Euskal Autonomia Erkidegoan kohorte ikerketa konbinatu bat burutzeko baliabideen azterketa
Ver/
Fecha
2024-06-20Autor
Martinez de Rituerto Zeberio, Eunate
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU]
Sarrera: Gizakiak hainbat garapen fase jasaten ditu, garapen fisikoaren eta mentalaren aro erabakigarrienak jaio aurretiko fasea, umezaroa eta haurtzaroa izanik. Garapen prozesu hauetan guztietan, inguruneak eragin handia dauka, fetua zein umezaroko haurrak aldaketekiko oso zaurgarriak direlako. Azken urteetan, gaixotasun kronikoen gorakada bat eman da, baita gazteengan ere. Osasuna sustatu eta gaixotasun kronikoak saihesteko, ikerketa burutzea ezinbestekoa da. Horretarako, jarraipen ikerketa epidemiologikoen artean egokienak kohorte ikerketak dira. Kohorte ikerketen barruan, aurrera begira (prospektiboak) edo atzera begira/ erregistroetan oinarrituta (erretrospektiboak) egiten direnak desberdintzen dira. Bi ikerketa moten abantaila eta desabantailak kontuan hartuz, bien arteko konbinaketatik sortutako ikerketa bat izango litzateke hoberena.
Helburuak/metodologia: Lan honetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) emakume bat haurdun geratzen den unetik, umeak 6 urte bete arte, osasun zerbitzuetan informazioa nork, zer eta nola jasotzen duen zehaztu eta horretaz gain, informazio hori aztertu ahal izateko iturri fidagarrienak identifikatu dira. Ondorengo pausuak jarraitu dira informazioa biltzeko: 1. Funtsezko informatzaileak identifikatu. 2. Emagin, obstetra eta pediatra bana elkarrizketatu. 3. Iturri fidagarrienak identifikatzeko zerbitzu zentralen harremanetan jarri eta informazioa bildu.
Emaitzak: haurdunaldiaren informazioa haurdunaldi liburuxkan biltzen da eta 6 urte bitarteko umeena berriz, PSIan (Haurren Osasun Programan) biltzen da. Hauek bisiten sistema antolatu baten bidez, haurdunaldiari zein haurrari buruzko informazio zabal bat jasotzen dute. Bestalde, datuak eskuratzeko, formularioak baina fidagarritasun altuagoa duten hainbat iturri aurkitu dira, horien artean, analitikentzako GESLAB, ekografien erregistroa (2023tik aurrera), DGOM erregistroa, jaioberrien baheketaren erregistroa, sendagaien erregistroa (Presbide), eta diagnostikoentzako CIE besteak beste.
Ondorioak: EAEn haurdunalditik 6 urte bitartean biltzen den informazioa eta hau eskuratzeko iturri fidagarriak identifikatu dira. Kohorte ikerketa misto baten proposamena egin da. Ikerketa misto bat bideragarria den ondorioztatzeko datuen kalitatearen azterketa bat burutzea ezinbesteko dela ikusi da.