Fisioterapiaren oinarriak irakasgaiaren termino-zerrenda eleaniztuna eta terminologiaren azterketa
Ver/
Fecha
2024-06-21Autor
Sáenz de Cámara Martínez de Apellániz, Eneko
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU] Aurkezten den lan hau Garaterm izeneko proiektuaren eta lan-ingurunearen barruan
kokatzen den Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) izeneko programaren
metodologian oinarritzen da. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultatean
Fisioterapia Graduan irakasten den Fisioterapiaren oinarriak izeneko irakasgaiko
terminologia jaso eta deskribatzen da. Irakasgaiko materiala erabiliz, termino erreal
eta espezializatuen glosategi eleaniztun bat egin da. Lanaren helburu nagusiak dira
terminologia errealetik abiatuta glosategi eleaniztun bat egitea, euskararen
normalizazio bidean ekarpen bat egitea, adituen arteko komunikazio bideak erraztea
eta ikasleei laguntza eskaintzea euskaraz ikasteko. Bigarren mailako helburu bezala
termino hauen analisi linguisikoa egin da, arlo akademikoan egunerokotasunean
erabiltzen den euskarazko terminologiaren espezializazio-maila eta konplexutasuna
identifikatzeko.
Euskara normalizazio bidean dagoen hizkuntza da; hau da, hainbat arlotan garatzeko
beharra dago oraindik. Arlo hauetariko bat akademikoa izan daiteke, eta lan honen
bidez ekarpen bat egitea bilatzen da prozesu honetan, terminologia espezializatuaren
glosategi eleaniztun bat eginez. Horretarako, Terminologia Zerbitzurako Online
Sistema (TZOS) izeneko sareko datu-basera igoko da, nahi duen guztiak kontsultatu
ahal izateko.
Goian aipatu bezala, TSE programaren metodologia erabili da, behetik gorakoa, arlo
akademikoaren egunerokotasunean erabiltzen den terminologiatik abiatzen baita.
Hasteko, Fisioterapiaren oinarriak izeneko irakasgaiko apunteak igo dira Garaterm
lan-ingurunera. Ondoren, Erauzterm termino-erauzle erdi-automatikoaren bidez (1)
terminologiaren erauzketa egin da automatikoki. Tresna horrek ematen dituen
emaitzak egiaztatzeko, adituak (kasu honetan, ikasleak) eskuz egiaztatu ditu
euskarazko termino guztiak. Fase horretan bigarren aukeraketa bat egin da, akats
ortografikoak zuzendu eta errepikatuta zeudenak ezabatzeko; behin hori eginda,
glosategia sortu da, eleaniztuna (euskara, gaztelania eta ingelesa) eta termino
aldakiak ere jaso dira (hau da, kontzeptu bera erabiltzeko detektatu diren
denominazio ezberdinak). Bukatzeko, azterketa linguistikoa egin da, TZOS
plataformara igo baino lehen. Lanaren ekarpena balioztatzeko, hainbat hiztegiekin
2
egin da erkaketa, ikusteko glosategian jasotako terminoetatik zenbat dauden eta ez
dauden jasota eskura ditugun baliabide espezializatuetan: Euskalterm, TZOS,
Elhuyar ZT hiztegia, Erizaintza hiztegia, Matematika hiztegia eta Geologia hiztegia.
Prozesu guzti horretan ikasleak GrAL honen zuzendariaren laguntza izan du.
Balidazio guztien ostean, 451 terminoko glosategi eleaniztuna sortu da. Gehienak
hitz bakarrekoak dira (% 65). Beste hiztegiekin erkaketari dagokionez, terminobateragarritasun
gehien izan dituen baliabidea Euskalterm datu-base terminologikoa
izan da (% 49). Konparazio honen beste puntu esanguratsua TZOS datu-basearekin
dauden bateragarritasunak aztertzea da, azken batean lan hau sareko datu-base
honetara igoko baita; kasu honetan, terminoen % 40ko kointzidentzia egon da.
Horrez gain, hiztegi bakoitzean agertzen diren terminoak aztertzerakoan, ikus daiteke
gehienak osasun zientzien alorrean koka daitezkela. Horrek logikoa dirudi,
Fisioterapia Gradua osasun arloan kokatzen baita.
Glosategi hau TZOS plataformara igoko denez, aditu eta ikasleek nahi dutenean
erabili ahalko dute, eta horrela haien arteko komunikazio sareak erraztuko dira.
Gainera, lanaren ekarpena handia dela esan dezakegu, terminoen % 40 soilik
dagoelako ikusgai datu-base honetan. Bukatzeko, etorkizunean interesgarria izango
litzateke mota hauetako lanetako terminologia hiztegietan islatzea, edo behintzat
aintzat hartzea terminoen inguruan erabakiak hartzeko orduan.