Streptococcus pyogenes-ek sortutako faringoamigdalitisaren maneiua lehen mailako arretan
Ver/
Fecha
2024-06-25Autor
Ibergallartu Mendez, Oier
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU] Sarrera eta helburua: faringoamigdalitis akutua da lehen mailako arretako kontsultetan gehien ikusten den gaixotasun infekziosoetako bat. Etiologia birikoa ohikoena den arren Streptococcus pyogenes bakterioak gertakarien %5-%30 eragiten ditu ere. Faringoamigdalitis bakterianoaren ondoriozko konplikazio supuratibo eta ez supuratiboak garatu ez daitezen, sintomak arintzeko eta kutsakortasuna murrizteko tratamendu antimikrobianoa ezarri izan da. Zoritxarrez, zaila da faringitis bakterianoa birikotik bereiztea eta askotan antibitikoterapiaren erabilera desegokia egin da. Lan honen helburua faringoamigdalitis bakterianoaren diagnostikorako gaur egun jarraitzen diren irizpideen berrikuspena egitea izan zen, diagnostikorako test arinen errebisioa barne hartuz. Baita ikerketa bidean dauden txertoen berrikuspena ere. Metodologia: gai honen inguruan azken 23 urteetan argitaratuta dauden artikuluen berrikusketa bibliografiko bat egin zen 2022ko abendutik 2023ko apirilera arte. Emaitzak: herrialde desberdinetako giden arabera ez dago faringoamigdalitisaren diagnostirako eta maneiurako adostasunik. Espainian nagusiki jarraitzen den irizpidea McIsaac iragarpen eskala klinikoaren bidezko kribatua da, 3-4 puntu dituztenei test azkarrak burutuz eta positiboak tratatuz. Estrategia honek kostu-efikazia hoberena demostratu du. Antigenoen detekziorako test azkarrak dira orain arte gidetan gomendatzen diren bakarrak. Espezifikotasun altua duten arren sentikortasun aldakorra dute (%71 - %98,5). Gaur egun ez dago S. pyogenes-en kontrako txertorik komertzializatuta, hala ere ikerketa sakona dago eta M proteinan oinarritutako txerto multibalente batzuk fase klinikoetan daude. Ondorioak: antibiotikoterapiaren beharrak kontrobertsia handiko gaia izaten jarraitzen du, faringoamigdalitisarekin erlazionatutako konplikazioen epidemiologia funtsezko aldagaia izanik tratamendua ezartzea edo ez erabakitzeko. M antigenoan oinarritutako txertoen onura potentziala sukar erreumatiko tasa altuak dituzten herrialdeetan espero da batez ere, nahiz eta M genotipoen epidemiologia konplexua muga bat izan daitekeen.