Botere Judizialaren Lege Organikoa (V. eta VI. liburuak)
Laburpena
Esku artean duzun liburu honek bi testu juridikoren euskarazko itzulpena jasotzen du. Lehenik, 6/1985 Botere Judizialaren Lege Organikoaren V. eta VI. liburuak: bata, idazkari judizialei eta bulego judizialari dagokiona; bestea, berriz, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoei eta hartan aritzen diren bestelako enplegatuei buruzkoa. Bata nahiz bestea ezinbestekoak dira “Justizia Administrazioaren administrazio” deituriko alorrean autonomia-erkidegoek zer eskumen jaso ditzaketen jakiteko. Bigarrenik, Jurisdikzio Gatazkei buruzko 2/1987 Lege Organikoa: epaitegien eta administrazioen artean (administrazio zentrala, autonomikoa eta toki-administrazioa) zer auzi mota gerta daitekeen eta haien ebazpidea zein den jasotzen duen legea. Argitalpen hau Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak espainiar testu juridiko oinarrizkoenak euskaratzeko sinaturiko hitzarmenaren beste emaitza bat da, zuzenbidearekin lanean edo harremanetan dabiltzan euskaldunei bideratua.