Konstituzio Auzitegiari Buruzko Lege Organikoa
Fecha
2008Autor
España [Leyes]
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Esku artean duzun liburu honetan, euskaratu egin dugu 2/1979 Lege Organikoa, Konstituzio Auzitegiari buruzkoa, gaur egun indarrean den eran. Konstituzioak arau juridiko gisa duen nagusitasuna eta eraginkortasuna segurtatzeko Konstituzioak berak aurreikusitako oinarrizko tresna Konstituzio Auzitegia da, eta itzulpen hau egiteko arrazoia, hain zuzen ere, konstituziozeregin hori garatzeko eginkizuna duen Lege Organikoaren euskarazko bertsioa izatea da. Lege horretan ezartzen dira Konstituzio Auzitegiaren funtzionamendua, kideen estatutua, hartara jotzean segitu beharreko prozedura eta akzioak baliatzeko baldintzak.
Argitarapen hau Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak espainiar testu juridiko oinarrizkoenak euskaratzeko sinaturiko hitzarmenean oinarrituriko jardueraren beste emaitza bat da, zuzenbidearekin lanean edo harremanetan dabiltzan euskaldunei bideratua.