Atzeranzko giltzurrun barneko kirurgiaren bidezko litiasiaren tratamendua. Donostia Unibertsitate Ospitaleko indikazio zabalduaren azterketa
View/ Open
Date
2024-07-29Author
Martínez Martínez de Albeniz, Aitor
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Sarrera: litiasi edo kalkulu deritzo gernuko osagai bat gernu-aparatuan zehar fase
solidoan agertzeari. Oso patologia ohikoa da, hirugarren gaixotasun urologiko
ohikoena kontsideratzen delarik. Tratamendurako aukera ugari daude eta gehienak
kirurgian oinarritzen dira. Gorputz kanpoko litotrizia, nefrolitotomia perkutaneoa eta
atzeranzko giltzurrun barneko kirurgia (ingelesez RIRS) dira gaur egungo aukera
terapeutiko nagusiak. Teknikaren aukeraketa burutzean, zenbait aldagai kontuan izan
behar dira, garrantzitsuenak karga litiasiko totala, litiasiaren kokapena, litiasi kopurua,
konplikazio arriskua eta “stone-free” ratioa izanik.
Helburua: Donostiako Unibertsitate Ospitaleko RIRS-aren esperientzia aztertuz,
gidek diotena baina indikazio zabalduago baten aukeraren ikerketa burutzea da.
Material eta metodoak: barneratze eta baztertze irizpideen arabera, 2020 eta 2021.
urteetan RIRS-a burutu zitzaien 54 pazienteren historiak aztertu dira, datu base bat
sortuz. IBM SPSS Statistics programa erabiliz analisi deskriptiboa nahiz aldagaien
arteko asoziazioaren analisia burutu da eta lortutako emaitzak literaturarekin alderatu
dira, PubMed (Medline) plataforman “Retrograde Intrarenal Surgery” AND
“Percutaneous Nefphrolithotomy” terminoak erabiliz burututako bilaketaren bitartez
lortutako lanak erabiliz.
Emaitzak: analisi estatistikoan ikusi da, karga litiasiko totalak eta kirurgia denborak
eragina izan dezakeela “stone-free” ratioan. Konplikazioei dagokienez, litiasi
bilateralen kasuan, arriskua handiagoa dela dirudi.
Eztabaida eta ondorioak: literaturarekin alderatuz, gure lanean lortutako RIRS-aren
arrakasta maila literaturan ezaugarri bereko litiasientzat argitaratutakoa baina
baxuagoa izan da eta konplikazioen maiztasuna, aldiz, altuagoa. Beraz, gure ospitaleko
praktika klinikoan oinarriturik, ez dirudi RIRS-ak karga litiasiko handiko kasuetan
abantaila suposatzen duenik. Arau orokor moduan, nefrolitotomia perkutaneoa
litzateke aukerako teknika, Europako Urologia Elkarteko gidak dioen bezala, litiasi
anizkoitzen kasuan eta odol galera arrisku handiko kasuetan RIRS-a kontuan izan
beharreko teknika izanik.