Analytical approaches in technology development for quality medical cannabis production
Fecha
2024-03-22Autor
San Nicolas Oruetxebarria, Markel
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Ikerketa lan hau erabilpen medizinalerako kannabisaren kultibazioan teknologia analitiko berritzaileakaztertzeko beharrizanaren pean egin zen, azken hamarkadan zehar landare honek izan duen ospearenhazkunde nabarmenaren ondorioz. Kannabisa munduko osasun-sistemetan hedatzeko eta integratzekoaurreikuspenak positiboak direnez, metodologia analitiko doi eta zehatzak garatzea beharrezkoa da, jatorrihonetako aplikazio medizinal eta farmakologikorako produktuen kontrol egokia bermatzeko. Ikerketaproiektu honetan, beraz, jomuga honetarako bi erraminta analitikoren bideragarritasuna aztertu zen.Alde batetik, kannabis landarearen ikerketa metabolomiko ez-zuzendua gauzatu zen, kannabis barietateezberdinek klima tropikaletara egokitzeko duten gaitasuna aurreikusteko markatzaile metabolikoeratzaileak bilatzeko. Izan ere, kannabisa beren legeria erregulatzaileetan integratzen ari diren herrialdebatzuek ezaugarri klimatiko hauek aurkezten dituzte, hala nola, tenperatura eta hezetasun altuak, eta girofaktorehauek eragina izan dezakete landarearen konposatu bioaktiboen produkzioaren errendimenduan.Ikerketa hau zehatz-mehatz gauzatzeko, aplikatu beharreko metodologia aldez aurretik optimizatu zen,jarraitu beharreko prozedurak ahalik eta estaldura metaboliko zabalena eskaintzeko eta, horrela, polaritateizaera desberdineko metabolito sortak metodo analitiko bakar baten bidez eskuratzeko, bereizmen altukomasa-espektrometria eta kromatografia likidoan oinarrituta.Bestalde, irudi hiperespektralen bideragarritasuna aztertu zen teknika analitiko ez-inbaditzaile gisa,kultibazio-instalazioetan kannabis kemotipoen trazabilitatea bermatzeko kalitate-kontroleko lan-fluxuetanintegratzeko. Kannabisa kultibatzeko metodologien inguruko ezagutza legez-kanpoko aurrekarietatikeratorria denez, hura gauzatzeko praktikek kontrol-zorrotzerako neurriak faltan izan ditzakete eta, beraz,metodologia hau aukera gisa aurkezten da erabilpen medizinalerako kannabisaren produkzio-industriakoprozesu automatizatuetan integratzeko, horrela produktuen kontrol-arauak betez.