Kanpo-Merkataritza eta Nazioarteko Elkarkidetza Ekonomikoa
Laburpena
Ikasmateriala oinarri orokor gisa erabil daiteke
enpresa- eta ekonomia-arloko ikasketetan,
enpresaren nazioartekotze-prozesua eta nazioarteko
salgaien eta zerbitzuen eraman-ekarria aztertzeko.
Helburu zehatzak hauek dira:
Ikasleak enpresaren munduan aplika daitezkeen kanpomerkataritzako
oinarrizko tresnak ongi ezagutzea.
Etorkizunean, bere garapen profesionalerako enpresaren
nazioartekotze-prozesuan aurrera eraman behar izango dituen
funtzioen oinarriak ongi ezagutzea, bereziki kanpo-merkatuetara
jotzeko baliabideak eta nazioarteko kontratazioaren ezaugarriak.
Europako merkatuaren funtzionamendua ezagutzea, gaur egun
"nazioarteko merkatu" tradizionala ez bezalakoa baita.
Bateratze ekonomikorako eskualde-erakundeek kanpo-merkatuak
izateko eskaintzen dituzten aukerak identifikatzea.