Coxiella burnetiiren infekzioa: etxeko hausnarkarien eta basa-faunaren eragina giza Q sukarraren agerraldietan, genotipo partekatuak eta kontrol-neurrien eraginkortasuna
Ikusi/ Ireki
Data
2024-05-09Egilea
Zendoia Beaumont, Ion Iñaki
Laburpena
Coxiella burnetii bakterioak mundu osoan hedatuta dagoen Q sukarra izeneko zoonosia sortzen du etaostalari sorta zabal bat infektatzeko gaitasuna dauka. Etxeko hausnarkariak dira bakterioaren gordailunagusia, eta giza Q sukarraren agerraldien jatorritzat jotzen diren espezieak, hausnarkari txikiak dira. Tesihonetan ikusi da hauts-laginak oso baliagarriak direla C. burnetiiren prebalentzia ikertzeko. Ardiek C.burnetiiren prebalentzia handiagoa daukatela baina ahuntz-aziendek bakterioaren karga handiagoakkanporatzen dituztela detektatu da. Gainera, Euskadin azken hauek dira giza Q sukarraren agerraldiekingehien lotzen diren animaliak. Hori dela eta, Q sukarraren agerraldi baten ondoren C. burnetiireninfekzioaren jarraipena ahuntz-samalda bati egin zitzaion. Jarraipen horretan ahuntzek C. burnetiibaginako fluxuen eta gorozkien bidez kanporatzen zela antzeman zen, esnearen bidezkoa txikiagoa etadenboran motzagoa zen bitartean. Gainera, txertaketaren efikazia ikertu da, eta txertaketa-plana hainbaterditze-alditan, 7 gutxienez, mantendu behar dela antzeman da. Bestalde, ingurune natural bateangertatutako eta gizaki asko erasan zituen Q sukarraren agerraldi baten jarraipena egin da. Kobazulobarruko baldintzetan C. burnetii bakterioa bideragarri 2 urtez manten daitekeela detektatu da. Bestalde,lurraldeko basa-animalia espezie nagusien prebalentziak ere ikertu dira, eta antzeman denez hamarkadabatean zehar animalia hauen prebalentziak egonkor mantendu dira, gure lurraldeko basa-gordailu nagusiaorkatza izanik. Euskadiko etxeko hausnarkari txikien C. burnetiiren genotipo nagusiak SNP1 eta SNP8izan dira, eta hauek basa-animaliekin eta gizakiekin partekatzen dituzte.