Gatazka armatuaren oroimena euskarazko narratiba garaikidean genero ikasketen argitan
Fecha
2024-05-03Autor
Azpeitia Anta, Lorea
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Ikerlan honetan ETAko zein erakunde horrekin lotu izandako mugimendu politikoetan aktiboki partehartu duten emakumeen genero-irudikapen literarioak aztertuko dira, beti ere, ikuspegi feministatik eta,zehazki, euskal literaturako eleberriez osaturiko corpus zehatz batean oinarrituta. Horretarako,aztergaiaren testuinguru historikoa (euskal gatazka armatuarena, ETA erakundea sortuz geroztik beraudesegin artekoa) jorratuko da gizarte-zientzien laguntzaz, bereziki historia eta soziologiak eskainirikoiturrien bidez, eta metodo teoriko-analitiko gisa, kritika feminista soziologikoa eta antropologikoabaliatuko direlarik. Azkenik, testuen azterketa xeheari ekiterakoan, literatur kritika feminista etanarratologia baliatuko dira, materialismo kulturalen planteamenduei jarraiki. Azterlan honen corpusahautatzeko honako muga irizpide hauek finkatu dira: batetik, euskal literaturaren baitan militante gisairudikatutako protagonista edo pertsonaia femenino esanguratsurik duten eleberriak izatea eta, bestetik,beranduenez 2019. urtean argitaratuak izatea. Ildo horretatik, azterlan honek hiru helburu nagusi ditu:lehenik, euskal gatazka armatuaren inguruko dispositifaren diskurtsoak eztabaidatzea, bigarrenik, euskalgatazka armatuaren inguruko kontakizun hegemoniko patriarkala zalantzan jartzea eta, hirugarrenik,literatur pertsonaien genero-erregimenaren irudikapenen analisiaren bidez protagonista militanteenagentzia politikoa eta genero-zapalkuntzak eta estereotipoak agerian jarri eta ekarpen akademiko honenerdigunean kokatzea.