Euskarazko leku-denborazko kasu-marka nagusien inguruan zenbait gogoeta
Fecha
2021-09-01Autor
Monreal Zarraonandia, Haritz
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Lapurdum (22) : (2021)
Resumen
Honako lan honetan euskarazko leku-denborazko zenbait kasu-markaren jatorriaz hipotesi berriak proposatuko ditugu. Euskarak historian zehar alboan izan dituen mintzaerek eragin nabarmen eta frogatua izan dute hizkuntzaren hainbat eremutan, eta eragin hori kasu-marketara ere iritsi dela defendatuko dugu. Uste hedatua da hizkuntzaren nukleoan diren elementuetan zaila edo ezinezkoa dela aldamenean dauden hizkuntzek eragitea, baina gure ustez hizkuntzaren morfologiako eremu horretara ere irits daiteke hizkuntzaz kanpoko eragina, bai elementu linguistikoen forman eta erabileran interferentziak sortuta, baina baita mailegatze fenomenoetara iritsita ere. Fenomeno horiek zilegi direla funtsatzeko, kontaktuan diren beste hizkuntza batzuen ebidentziak aurkeztuko ditugu. Esango genuke, bestalde, kasualitatezko homofoniak ez diren antzekotasunak azaltzen direla euskarazko zenbait markaren eta alboko hizkuntzetako morfemen artean, eta iruditzen zaigu antzekotasun horiei ez zaiela merezi duten arreta eman beharbada.