Dieta bidezko fitoestrogenoak sintoma menopausikoak baretzeko
Laburpena
[EUS] Menopausia Aztertzeko Espainiako Elkarteak (AEEM),
diagnostikoa azken hilekoa ematen denetik 12 hilabete baino gehiago igarotzean zehazten
duen arren, ez da bat-batean gertatzen eta garai ezberdinak ditugu: perimenopausia,
menopausia eta postmenopausia. Prozesuak sintoma ezberdinak dakartza: berehalakoak, epe
ertainekoak eta epe luzekoak. Agerpena faktore desberdinek eragiten dute (arraza, dieta, kirola,
bizi estiloa), baina egia da zenbaitek prebalentzia handiagoa dutela: osteoporosia, sintoma
genitourinarioak, antsietatea, beroaldiak eta loaren nahasmendua. Tratamendurik erabiliena
hormona bidezko terapia ordezkatzailea (HT) den arren, eragiten dituen albo-ondorioengatik,
emakume askok uko egiten diote beste alternatiba batzuk bilatuz; fitoestrogenoak.