Erradiodermatitisaren prebentziorako zainketa topikoak bularreko minbizia duten pazienteetan
Ikusi/ Ireki
Data
2024-10-07Egilea
Supervia Basagoiti, Naia
Laburpena
[EUS] Bularreko minbizia, emakumeei diagnostikatutako minbizien %30a suposatzen du, munduko tumore diagnostikatuena alegia. Kasu gehienetan, bularreko-minbiziaren tratamenduak erradioterapia (RT) barne hartzen du, eta honen albo-ondorio ohikoenetako bat erradiodermatitisa (RD) da. Honek, mina, hazkura, narritadura eta deserosotasuna eragin, eta pazienteen bizi-kalitatean inpaktu handia izan dezake. Erradiodermatitisak pazienteengan izan dezakeen eragina ikusita, beharrezkoa ikusi da erradiodermatitisaren prebentziorako zainketa topiko ezberdinen eraginkortasuna kritikoki berrikustea.
Helburua: Erradiodermatitisaren prebentziorako zainketa topiko ezberdinen eraginkortasuna berrikustea, bularreko minbizia duten eta kanpo erradioterapia jasaten ari diren pazienteetan.