Hizkuntzaren nahasteak eskizofrenian: ehun urteko ikerlanak
Ikusi/ Ireki
Data
2024Egilea
Insúa Cerretani, Patricia
Huizi Petrikorena, Pello
Grijalvo López, Jorge
Gogoa (24) : 7-31 (2024)
Laburpena
Pentsamendu eta hizkuntza eskizofrenikoaren izaerari buruzko ikerketa teoria kliniko psikogeno eta deskribatzaileetatik abiatu eta neurtzeko sistema fidagarri eta operazionaletan garatu da. Lehenik eta behin, artikulu honek berrikusten ditu, batetik, hasierako hurbiltzeak, baieztatzen zutenak eskizofrenia zuten pertsonen pentsamendua “paralogikoa” zela eta haien diskurtsoa haur-antzekoa eta, sarritan, ulertezina zela; eta, bestetik, “hitzezko portaerari” buruzko ikerketak, konduktismoaren nagusitasunean garatuak eta, ondoren, paradigma kognitiboak gogor kritikatuak. Ondoren, artikuluak sakon aztertzen du xx. mendearen bigarren erdian egindako ikerketa psikolinguistikoa, batez ere komunikazioari buruzkoa. Ikerketa horrek defizitak erakutsi zituen diskurtsoaren maila desberdinetan, baina bereziki prozesatze-maila “altuetan”. Azkenik, azterketa berrienak berrikusten ditugu. Horien arabera, eskizofrenia duten pertsonen hizketak gutxienez hiru kausa-faktorerekin du zerikusia: a) arreta jartzeko ezintasunarekin, b) funtzio betearazlearen hutsegitearekin, eta c) transmititzen diren oroitzapenetara ausaz sartzea, nahiz eta testuinguruarekin bat ez etorri. Ondorioztatzen dugu bi gauza egin behar direla etorkizunean: berariazko atazak diseinatzea patologia honetako prozesatzearen lehen etapak ikertzeko (prozesu “linguistiko” hutsek eskizofrenia dutenpertsonen hizkuntzan eta pentsamenduan duten zeregina azaltzeko), eta hizketa naturalaren ekoizpenaren ereduak hobetzea, hizkuntza sortzeko lehen etapetan egindako prozesuak hobeto azaltzeko.; The research on the nature of schizophrenic thought and language has developed from clinical psychogenic and descriptive theories into reliable and operational measurement systems. To start with, this article reviews early approaches which maintained that the thought of people with schizophrenia was “paralogical” and that their speech was childish and often unintelligible, and the studies on “verbal behavior”, developed during the supremacy of behaviorism and strongly criticized later by the cognitive paradigm. Next, the paper examines thoroughly the psycholinguistic research carried out in the second half of the 20th century, specially the one on communication. This research revealed deficits at different levels of the speech, but particularly at the “high” levels of processing. Finally, we review the most recent studies, according to which speech of people with schizophrenia is related to at least three causal factors: a) inability to focus the attention, b) failure in the executive function, and c) random access to memories that are conveyed although they do not fit in with the context. We come to the conclusion that two things must be done in the future: to design tasks specific to investigate the early stages of the processing in this pathology (in order to explain the roleplayed by the purely “linguistic” processes in the language and the thought of people with schizophrenia), as well as to improve the models of natural speech production in order to give a better account of the processes carried out in the early stages of language production.