Bibliodibertsitatea: irakurketa-planerako baliabide
Fecha
2021Autor
Ibarluzea Santisteban, Miren
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Euskal argitalpengintza ikerketen hastapenak : 55-64 (2021)
Resumen
Lan honetan edizioaren soziologiaren eremuko bibliodibertsitatea kontzeptua aplikatzen da Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren esparruan, ikastetxeko eta
gelako biblioteketako testu-aniztasuna sustatzeko eta bermatzeko. Bibliodibertsitatea
edizioaren sektoreak aniztasuna sortzeko duen gaitasunari esaten zaio (Galliand,
2011), eta hiru propietateren bidez neurtzen da: aukera, oreka eta desberdintasuna
(Benhamou & Pelletier, 2011), eta propietate horiek adierazle jakinen bidez egiten dira
ikusgai. Hemen, saioa egingo dugu indarrean den hezkuntza-markoan zehaztutako
beharrizan eta betekizunei erantzuteko, kultura-, hizkuntza-, eduki- eta aterialitateaniztasunhandiagoa eskaini eta baliatzeko eta kulturaniztasunaren zein sistema ekosozialen osasun onaren alde egiteko (Hawthorn, 2016), bai eta bibliodibertsitatearen adierazle egokiak identifikatzeko eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren esparrura ekartzeko ere; hala, proposatutako kontrol-zerrendatarako itemak, irakasleen eta liburuzainen eskura jarrita, irakurketa-planetarako materialen hautatze- zein programatze-lanetarako erabilgarri izan daitezke.