Latinoamerikako herri-mugimenduen eta erakunde publikoen arteko harremana,artikulazioa eta aliantzak. Kogobernaketa ALBAren inguruan
Fecha
2024-06-11Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Tesi honetan, Latinoamerikako olatu aurrerakoian deritzon garaian abiatuta, herri-mugimenduek eta gobernuek duten kogobernaketa maila ikertzen da, bereziki gizarte-politiketan. Aztergaia edo ikerketa subjektua Gure Amerikako Herrien Aliantza Bolivartarrean (ALBA-TCP Herrien Merkataritza Ituna) eta bere gizarte-misioetan, ¿Gran-nacionales¿ izendatutakoak, oinarritzen da, baita ALBArekiko Gizarte Mugimenduen Artikulazio Kontinentalean (ALBA Mugimenduak) eta bere prestakuntza politikoko eskoletan ere.Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea metodologiatik abiatuta lan egiten da, 7 urte baino gehiagoz garatuta, Argentina, Bolivia, Venezuela, Brasil eta Txilen egonaldiak eginez. Gobernuaren ordezkariei eta gizarte-mugimenduetako militanteei egindako behaketa parte-hartzailea eta 50 elkarrizketa sakon baino gehiago, foku-taldeak, eta inkesta irekiak izan dira erabilitako teknikak.Kogobernaketarako aztertutako dimentsioen ardatza zehatzak hauek izan dira: aktoreak, espazioak, erabakiak hartzeko ereduak, finantzaketa eta hezkuntza-metodoa. Hori dena, beti dimentsio politiko, ekonomiko eta kulturala (hegemonia) kontutan izanda.