Kirmen Uribe eta itzulpena: bidaia amaigabea
Kirmen Uribe: Bizitza, Fikzioa : 65-84 (2020)
Laburpena
Euskal literatura itzuliaren barne-eremuko eragile den aldetik,
Kirmen Uriberen itzulpen-habitusa aztertzen da lan honetan, itzulpenaren
soziologia oinarri dela; hortaz, ondarroarraren itzulpenari buruzko
ideiak, pertzepzioak eta jarrerak zein itzulpen-esperientziei buruzko gogoetak
jorratzen dira. Ildo berean, itzulpen ikasketetako fictional turn ikerketa-
lerroari jarraikiz, azalduko da nola errepresentatzen duen autorearen
habitusa Mussche eleberriko pertsonaia itzultzaileak. Horretarako, idazleari
egindako galdetegia eta itzulpen-esperientziez zenbait itzultzailek idatzitako
artikuluak eta guri erantzundako galdetegia baliatzen dira. Ikusiko
dugu Uribek zer testu itzuli dituen eta zertarako, zer-nola parte hartu duen
bere testuen itzulpenetan, itzulpenaren bidez nola kokatzen eta harremantzen
den euskal idazle gisa (hemen eta nazioartean), zer jarrera duten berak
eta bere itzultzaileek zubi-hizkuntzen erabilerari buruz eta zer dakarkien
idazle-itzultzaileen arteko trukeak. Izan ere, harremanaren alderdi humanoa
nabarmentzen dute denek ere, eta horixe da, hain zuzen ere, Mussche
eleberrian agerrarazten den ezaugarrietako bat; errealitatearen eta fikzioaren
arteko isla deskribatzeko ahalegina egingo dugu, beraz.