Karmele Jaio itzultzen edo Karmele Jaioren eskuak idazlearen etxean
Karmele Jaioren literatura, emozio gorpuztua: 175-204 (2022)
Laburpena
Karmele Jaioren itzulpen habitusaren berri jasotzen da kapitulu honetan, bere itzulpen-esperientzien, usteen, jarreren eta errepresentazioen
berri, alegia. Datu bilketarako iturri nagusia harekin izandako elkarrizketa
gidatua izan da. Elkarrizketa horretan galdetegi bat erabili da, idazlearen
hizkuntza biografiari, itzulpen esperientziari, itzulpenari buruzko usteei eta profesioarekiko atxikimenduari lotutako galderak biltzen dituena eta lehenagoko
ikerlanetan beste euskal idazle batzuekin ere erabili izan dena. Idazlearen
itzulpenaren gaineko diskurtsoa Amaren eskuak (2006) eta Aitaren etxea
(2019) eleberrietan ere ageri da, eta eleberri bi horien euskarazko eta gaztelerazko bertsioak aztertu dira. Funtsean, Jaiok autoitzultzaile gisa egindako
ibilbidea, bere testuak itzultzeko gakoak eta euskal idazle-autoitzultzaile gisa
dituen kezkak azaltzeko saioa da kapitulu hau.