Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan
Ikusi/ Ireki
Data
2024-06-10Egilea
Urdangarin Irastorza, Mikel
Laburpena
Ikerketa honek Joxe Azurmendiren gizaberetxo kooperatiboa eta zenbait autore feministek mahai gainean jarritako subjektu zaurgarri eta inter-/ekodependentea elkarrizketan jarri ditu. Horretarako, batak zein besteek indibiduo buruaskia kontzeptuari egiten dioten kritika eta horren aurrean proposatutako subjektu ereduak aztertu dira, gizaberetxo, komunitario eta burujabea ideiak erreferentzia gisa hartuta. Ondoren, bien artean lotura egon badagoela iritzita, erreferentzia horien pean biak elkarrizketan eta eztabaidan jarri dira, bata eta besteen arteko adostasun nahiz desadostasunak identifikatuz eta horren argitan auzi zehatzak pentsatuz. Era horretan, elkarrizketarako zubiak eraiki dira eta gizakiaren ulerkera alternatiboa marraztu da.