The Footprint of Xenobiotic Compounds in Urine: Study of the Human Exposome Using Mass Spectrometry
Fecha
2024-10-25Autor
Musatadi Larrucea, Mikel
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gizakiok konposatu kimikoekiko jasaten dugun esposizioaren inguruko kezka dela eta, beharrezkoa da horrelako substantziak giza laginetan analizatzeko metodo sendo eta fidagarriak garatzea. Susmagarrien analisiak eta analisi ez-bideratuak (SNTS-ak, ingeleseko Suspect and Non-Target Screening delakoak) etorkizun handikoak dira giza esposoma ulertzeko, konposatu kimikoen sorta zabala, metabolitoak barne, aztertzeko aukera ematen baitute. Metodo horiek aurrera eramateko laginaren prestaketa, analisia, zein datuen tratamendua erronka analitiko handiko urratsak dira. Doktorego-tesi honetan giza gernuan konposatu organiko xenobiotikoak eta beraien metabolitoak jarraitzeko SNTS metodoak garatu eta aplikatu ditugu masa espektrometriari akoplatutako likido-kromatografia erabilita. Hain zuzen ere, zenbait analito familia interesgarri (disruptore endokrinoak, konposatu polarrak eta mugikorrak, adibidez) gernuan jarraitzeko SNTS metodoen laginaren prestaketa eta analisi baldintza egokiak ebalutu ditugu. Gainera, SNTS metodoen lan-fluxuetako kalitate kontrolaren/kalitate bermearen eta identifikazioko konfiantza-mailaren hobetzea ere ikertu dugu. Azkenik, garatutako metodo analitikoak aplikatu ditugu unibertsitate-munduan jasotako gernu-laginetan konposatu organiko xenobiotikoak jarraitzeko. Oro har, mota eta erabilera askotariko konposatu organikoak zein hauen metabolitoak detektatu ditugu gernu laginetan. Zentzu horretan, agerian geratu da giza esposoma aztertzeko masa espektrometriaren (batez ere, bereizmen handikoa) potentziala