Zelan jokatu gure eskolan curriculumeko hiru hizkuntzekin ikasle eleaniztunak lortzeko?
Beldarrain A. (2012). Zelan jokatu gure eskolan curriculumeko hiru hizkuntzekin ikasle eleaniztunak lortzeko?. IKD baliabideak 4. http://hdl.handle.net/10810/9111
Laburpena
Proiektu hau Haur Hezkuntza Graduko "Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan" irakasgaia garatzeko sortu da, baina Lehen Hezkuntza Graduko "Lehen Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan" irakasgairako ere baliagarria da. Proiektu honen bidez irakasgaiaren gai gehienak lantzen dira. Ikasleei eskatzen zaiena da eskola jakin bateko klaustrorako proposamen bat aurkeztea, ikastetxe horretan curriculumeko hizkuntzei eman beharreko trataeraren inguruan ikasleek gaitasun eleaniztuna gara dezaten.