Enpresaren estrategia konpetitiboa errendimendu handiko lan-sistemen faktore baldintzatzaile gisa
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (16) : 111-122 (2009)
Abstract
Lan honen helburua enpresaren estrategia konpetitiboak Errendimendu Altuko Lan-Sistemen (EALS) ezarpenean zeresanik izan dezakeen aztertzea da, hau da, sistema hauen ezarpenean faktore baldintzatzaile bezala jokatu dezakeen edo ez analizatzea. Giza Baliabideen Zuzendaritza Estrategikoaren
esparruan ikerketa asko egin dira “praktika onenen” potentzialtasunean estrategia
konpetitiboaren jokaera aztertu dutenak, zehazki, Giza Baliabideen Zuzendaritza-Errendimendua binomioan duen eragina ikertu dutenak. Baina hauetan batez ere bere izaera moderatzailea aztertu da ikuspegi kontingentean oinarrituz. Izaera baldintzatzaile hau aztertzeko helburuarekin, lehenik eta behin literaturaren azterketa egiten dugu. Giza Baliabideen Zuzendaritza eta
estrategia konpetitiboen arteko harremana lant zen duten ereduak berrikusten
ditugu eta estrategia hauek EALS-kin erlazionat zen dituzten lanak ere
kontutan hartzen dira. Ondoren, eta bereziki Porter-ek (1985) proposatutako estrategia konpetitiboei buruzko tipologian oinarritzen den eredua aztertuz, bertatik eratortzen diren konklusioak proposatzen dira. Horrez gain, aurrera begira EALS-n ikerketa ildo honetan sakondu beharko liratekeen urratsak
proposatzen dira.