Zaintzaileak, Alzheimerraren paziente ezkutuak
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Fernández Jiménez, Blanca
Metadata
Show full item recordAbstract
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Alzheimerra neuroendekapenezko gaixotasun kronikoa
da, gaixoaren kognizioan, funtzionalitatean, nortasunean eta jokabidean asaldurak sortzen
dituenak eta honen dependentzia areagotzen duenak gaitzaren progresioarekin batera.
Alzheimer gaixoak etxean zaindu ohi dira, haien senideak zaintzaile nagusietan bihurtuz. Zaintza
zorrotza eta emozionalki konprometituta egoten da, egoera estresagarri eta kroniko bezala
igarriz. Horren ondorioz, zaintzaile nagusiek gainkarga deritzon estresarekin lotutako dimentsio
anitzeko erantzuna sor dezakete, haien osasuna arriskuan jarriz. Erizainen aldetik ezinbestekoa
da gainkarga prebenitzea, zaintzaileen osasuna babestuz eta haien senidea zaintzeko gaitasuna
mantenduz.
Helburua: Alzheimerra duten pazienteen zaintzaile familiarren gainkargari eragiten dioten
faktoreak aztertzea.
Metodologia: Errebisio bibliografiko hau burutzeko 2010 eta 2020 urteen artean argitaratutako
artikuluak erabili ziren, ingelesez edo gazteleraz idatzita zeudenak. Hurrengo datu-baseak
kontsultatu ziren: Medline, Cinhal, PsycInfo, Embase, Cochrane, Cuiden, WOS Fecyt, Science
Direct eta Scopus. Bestalde, eskuzko bilaketak egin ziren, NICE eta RNAO praktika klinikoko
gidetan eta The Gerontologist, International Psychogeriatrics, Journal of Alzheimer´s Disease eta
Journal of Applied Gerontology aldizkarietan bilaketak burutuz. Azkenik, lana idazteko 17 artikulu
erabili ziren, diseinu kuantitatiboa zeukatenak. Horietako 10 artikuluk diseinu korrelazionala zuten
eta 7 kohorteak ziren.
Emaitzak eta eztabaida: Gainkargari eragiten zioten hiru faktore mota topatu ziren: dementzia
faktoreak, zaintzailearekin lotutakoak eta testuinguru faktoreak. Horien artean dementzia
faktoreak garrantzitsuenak izan ziren, eta hauen barnean asaldura psikologikoak, portaera
asaldurak eta asaldura funtzionalak handitzeak gainkarga esanguratsuki areagotu zuten.
Lehenengo graduko senidea izatea, osasun mental pobrea eta gaixotasunarekiko jarrera
negatiboak gainkarga nabarmenki handitu zuten zaintzaileen faktoreak izan ziren. Testuinguru
faktorei dagokienez, gaixoarekiko elkarbizitza, sostengu eta baliabide sozial urriak eta zaintzedenbora
areagotzeak gainzama haztea eragin zuten. Aurretik aipatutako faktore
esanguratsuenez gain, gainkargari neurri txikiagoan eragin zioten bestelako faktoreak ere topatu
ziren.
Ondorioak: Erizainen aldetik ezinbestekoa da gainkargan eragina duten faktore hauek
ezagutzea eta arriskuan dauden zaintzaileak identifikatzea, bereziki lehenengo mailako arretan
balorazio soziofamiliarrak burutzerakoan. Zaintzaileen beharrak aztertu ondoren orientazioa,
ezagutzak, sostengua, eskura dauden baliabideak eta interbentzio pertsonalizatuak eskainiz,
gainkarga prebenituko da. Horrela, zaintzailearen eta gaixoaren bizi-kalitateak bermatuko dira.
Etorkizuneko ikerketetan interesgarria izango litzateke gainkarga baretzen duten faktoreen
inguruan gehiago aztertzea, hauei buruz informazio gutxi topatu zen eta.