Covid-19 krisiaren analisi sozioekonomikoa Europar Batasunean. Osasun krisi batetatik haratago
View/ Open
Date
2022-02-01Author
Arratibel Sarriegui, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
COVID-19 pandemiaren zatirik kezkagarriena bere ondorio sanitario larriak dira dudarik
gabe, birusaren ondorioz gertaturiko heriotzen zenbatekoa gorantz doalarik egunetik
egunera. Horrelako mailako pandemiaren aurrean, ondorioak gizarteko puntu guztietaraino
hedatu dira; besteak beste ondorio politiko, sozial eta ekonomikoetara, modu honetara
gizartearen atal guztiei eraginez (Coronavirus noticias, 2020). Mundu mailako krisi honen
aurrean hainbat dira jendearen ahotan dauden galderak eta ezinegonak; zein izango dira
Europar Batasunean kaltetuen irtengo diren herrialdeak? nola da posible farmazeutikoak
mundu mailako pandemia baten aurrean irabaziak ateratzea? nola jardungo dute hainbeste
aldiz telebistan entzun ditugun europar funtsak? besteak beste. Lan honen helburua krisiari
buruzko ikuspegi sakon bat ematea izango litzateke, hainbat aldagai ezberdin azalduz, batez
ere osasun alorra ekonomia alorrarekin lotuz, beti ere garrantzitsua baita osasun
arrazoiekin azaldu ezin daitezkeen hainbat politika, ekonomia arrazoiekin azaltzea.