Show simple item record

dc.contributor.advisorBidaurrazaga López de Letona, Iraia
dc.contributor.advisorEsain Castañares, Izaro
dc.contributor.authorExpósito Castillo, Marina
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2022-03-04T15:59:16Z
dc.date.available2022-03-04T15:59:16Z
dc.date.issued2021-03-04
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55672
dc.description.abstractAzken urteetan bizi itxaropena handituz joan da. Zahartzaroarekin batera aldaketak ikusten dira adinduen gaitasunetan. Adibidez, arlo mental eta funtzionaleko aldaketek eta jarduera fisikoaren gutxipenak sindrome depresiboa garatu dezakete. Tratamenduei dagokienez, farmakologiko eta ez farmakologikoak daude. Azkenen artean ariketa fisikoa dago; halere, ariketa fisikoa eraginkorra izateko eta depresioan hobekuntzak lortzeko dosi eraginkorrena zein den ez dago zehaztuta. Horrela, errebisio sistematiko honen helburu nagusia entsegu kliniko desberdinetan ariketa fisikoak depresioa duten eta komunitatean bizi diren adinduetan duen eragina aztertzea izan da. Azpi helburutzat, ariketa fisikoaren maiztasuna, iraupena eta ariketa mota zehaztea hartu da. Hori lortzeko, Pubmed datu-basean, entsegu klinikoen bilaketa sistematikoa egin da inklusio zein kanporatze irizpideak aintzakotzat hartuta. PEDro eskalaren bitartez, barneratutako artikuluen kalitate metodologikoa balioztatu da. Bilaketa prozesua egin ondoren, errebisioan 7 ikerketa barneratu dira. Artikulu guztietan ariketa multikonponentea astean hirutan egin zutela aipatu beharra dago, nahiz eta interbentzioaren iraupena desberdina izan. Hori kontuan hartuz, maila depresiboari dagokionez, 5 ikerlanetako interbentzio taldeek esanguratsuki hobetu egin zuten, besteetan aldiz, ez ziren emaitza adierazgarririk aurkitu. Horrela, lortutako emaitzen arabera, komunitatean bizi diren adinduen depresio mailan ariketa fisikoak eragin onuragarriak edota positiboak ditu, nahiz eta depresio mailaren arabera emaitzak desberdinak aurkitu. Aldiz, ariketa fisiko eraginkorra izateko erabili beharreko dosia oraindik zehazteke dago, eta hurrengo ikerketetarako kontuan hartu beharko litzateke pazienteen adina, sexua eta depresio maila, talde homogeneoagoak izateko, eta era berean emaitzak zehatzago aztertzeko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectdepresioes_ES
dc.subjectzahartzaroaes_ES
dc.subjectariketa fisikoakes_ES
dc.titleAriketa fisikoa eta depresioa komunitatean bizi diren hirugarren adineko adinduetan: errebisio sistematikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises_ES
dc.date.updated2021-04-30T12:16:59Z
dc.rights.holder© 2021, Marina Expósito Castillo
dc.identifier.gaurassign111417-802964


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record