Dispentsarako eskubidea: 2021eko lege eraldaketaren aurreko jurisprudentzia ibilbidea eta egungo egoera
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Rodríguez Elezgarai, Nagore
Metadata
Show full item recordAbstract
Dispentsarako eskubidearen inguruan asko hitz egin da. Gai oso eztabaidatua izan da
Espainiako eremu prozesalean eta jurisprudentziak gora-behera ugari izan ditu horren
inguruan, Auzitegi Gorenak (AG hemendik aurrera) iritzia hainbat aldiz aldatu duelarik.
2021eko ekainean dispentsaren edukia aldatu duen lege eraldaketa egon da, eta aldaketa
hori aztertzea da helburu nagusia, hala nola, jurisprudentziak izan duen ibilbidea eta horrek
ekarri duen eztabaida doktrinala zein izan den aztertzea, lege moldaketa hori eman den arte.
Horrela lege eraldaketa horrek zein arazori ematen dion erantzuna eta zein arazo kolokan
uzten duen ikusi ahal izango dugu, eta baita arazo horien inguruan egin beharreko zerbait
gelditzen den identifikatzea ere.