Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan: Esku-hartze baten ebaluazioa
Tantak 33(2) : 79-112 (2021)
Abstract
Informazio eta Komunikazio Teknologien eskuragarritasunak zein erabilera anitzak komunikatzeko modu berriak ekarri ditu egungo jendartera. Teknologia digitalek, ordea, espazio segurua eta aberatsa izan behar dute parekoekin harremantzeko eta norbanakoaren ikaskuntza eta garapen prozesuan aurrera jarraitzeko. Egoera honen aurrean, zenbait eskolek teknologia digitalen erabilera arduratsua bultzatzea helburu duten hainbat hezkuntza esku-hartze eskaintzen dituzte, ikasleei zein haien gurasoei zuzenduak. Lan honen helburua gurasoei zuzendutako hezkuntza esku-hartze bat ebaluatzea eta aztertzea da. Aurrera eramandako esku-hartze horren xedea teknologia digitalen erabilera arduratsua lantzea da eta, horretarako, breakout edu jarduera erabili da. Guztira, bi ikastetxetako 37 gurasok parte hartu dute. Emaitzen artean gurasoek jarduerari buruz egindako balorazio positiboa nabarmentzen da, batez ere saioan izandako eztabaida giro aberasgarria eta proposaturiko ariketaren lankidetza izaera. Lan honetan ikusiko dugun moduan, mota honetako jarduera berritzaileak ikasleekin lan egiteko aberasgarri eta eraginkorrak izateaz gain, gurasoekin lantzeko ere baliagarriak ote diren aztertu da.; The access to Information and Communication Technologies has brought new and diverse forms of communication in today’s society. However, digital technologies must be a safe and en-riching space to be able to interact with others and to carry out the individual learning and develop-ment process. In view of this situation, schools implement educational interventions with the aim of promoting the responsible use of digital technologies among young people and parents. In this work, an educational intervention focused on families and based on the breakout edu technique is evaluated. A total of 37 parents from two educational centres participated. Among the results, the positive assess-ment made by the participants highlights, especially, the atmosphere of collaboration and debate that arose throughout the activity. As we will see through the article, this type of innovative methodologies can be appropriate and effective for working not only with students, but also with parents.