Show simple item record

dc.contributor.advisorUrgell Lázaro, Blanca ORCID
dc.contributor.authorLarrañaga Plaza, Josu
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T15:37:32Z
dc.date.available2023-04-17T15:37:32Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60706
dc.description76 p. -- Bibliogr.: p. 44-45
dc.description.abstractLiteratur gipuzkera eta literatur bizkaiera batak besteari bizkar emanda hazi diren literatur euskalkitzat eman ohi badira ere, aspaldi sumatu dira literatur bizkaieraren lorratzak XIX. mendeko gipuzkerazko idazle batzuetan, guztiz Zaldibiako “eskolakoen” artean (Iztueta, Lardizabal, Jauregi...). Horren kasu dugu Juan Ignazio Iztueta, zeinari buruz Aizkibelek zioenez (1860), Bizkai zaletasun amorratukoa izan zen idazlea dugu. Hasiera batean, helburu nagusia 1847an argitaratua zegoen Iztuetaren Condaira-n literatur bizkaierako (Urgell 2018: 655) idazleen eragina aurkitzea izan zen. Hala ere, Condaira-n aurkitutako Mogelen Peru Abarka-ko hitz bat zela eta, helburu berri bat ezarri nuen. Beraz, lan honen helburu nagusia, Juan Antonio Mogelek idatzitako Peru Abarka liburuak izandako eragina neurtzea da, zehazkiago haren bukaerako hiztegitxoarena, Juan Ignazio Iztuetaren Vocabulario de bascuence-n (1832). Azpimarratzekoa da. Peru Abarka, nahiz eta 1802an idatzi, 1881era arte argitaratu ez zenez, Iztuetak ugari egin ziren haren eskuizkribuetako bat erabili behar izan zuela, oraingoz identifikatu ez dena. Mitxelenak (1987) ere bazioen Iztuetak PAbVoc erabili zuela bere hiztegia osatzeko, hala ere ikerketa egin gabe zegoen, eragina norainokoa eta nolakoa zen jakitera heltzeko. Hauxe izan da nire egitekoa. Orotariko Euskal Hiztegia-z eta Euskal Klasikoen Corpusa-z baliatu naiz, Iztuetaren eta Mogelen hiztegien arteko kidetasunak aurkitzeko bai eta, erkaketa zuzenaz ere. Honen bidez, ondorioztatu dut, Iztuetak PAbVoc ia osoki ustitatu zuela bere hiztegia egiterako orduan, euskal hitzak eta haien erdal ordainak ez ezik, azalpenak, adibideak, ideia ortografikoak, eta abar ere jaso zituelako. Hala ere, Iztuetak lana arineketan egin bide zuen, akatsak edo gaizkiulertu nahiko aurkitu ditudalako, hala euskal formetan nola erderazkoetan. Bidenabar aukera izan dut Izttuetaren hiztegiko iturri gehiago aurkitzeko, hala lehendik ezagunak –Axular, Larramendi– nola ezezagunak –Arzadunen dotrina, Añibarro, Otxandioko manuskritua, Juan Jose Mogel, etab.– zirenak.. PAbVoc-ez gainera Nom argitaratua ere (1802) Iztuetaren hiztegiarekin erkatu dut. Zailagoa izan da Nom-en erabilera neurtzea, egitura bakunagoko hitz zerrenda izanik helduleku gutxiago ematen dituelako, bertatik, eta ez beste inondik hartua dela frogatzeko. Dena den, frogatutzat eman dut Iztuetak Nom-en erabilera egin zuela, nagusiki bietan bakarrik lekukotu diren formetan oinarrituta.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectIztuetaes_ES
dc.subjectPAbVoc
dc.subjectNom
dc.subjecthiztegia
dc.titleIztuetaren hiztegiaren iturriak: Mogel eta bestees_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-09-05T06:32:34Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister126561-869956-12
dc.identifier.gaurassign114699-869956


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record