Haurretan anbliopia antzematearen eta zuzentzearen inguruko osasun heziketa programa
View/ Open
Date
2023-06-22Author
Baro Babiano, Maialen
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikusmen-funtzioa ez burutzeak edo murrizteak minusbaliotasun larria dakar, eta horrek zailtasun handiak eragin ditzake pertsonen ikasteko gaitasunean eta harreman
sozialean. Ikusmen-garapen normal baterako, beharrezkoa da garunak irudi fokalizatuak
eta argiak jasotzea, baina erretinako irudia begietako batean distortsionatuta badago, garuneko irudi kortikala desberdina izango da, eta, beraz, garunak irudi ez hain argia
ezabatuko du, begi horretan anbliopia sortuz. Anbliopia haurtzaroan ikusmen txarraren
kausa ohikoena da, eta detekzio goiztiarra funtsezkoa da; izan ere, anbliopia oharkabean
pasatzen bada edo bizitzako lehen sei urteak igaro ondoren tratatzen ez badute, anbliope
den begiko ikusmena ezin berrezartzea gerta liteke. Osasun publikoko arazo
garrantzitsua da, izan ere, anbliopiaren prebalentzia urteak igaro ahala, geroz eta
altuagoa da. Beraz, beharrezkoa da honen detekzio goiztiarra betetzea, eta erizaintzak
funtzio garrantzitsua du hemen, detekzioan asko lagun baitezake.
Helburua: Gipuzkoako erizainak osasun heziketaren bidez haurretan anbliopia
antzemateko eta zuzentzeko gai izatea.
Metodologia: proiektuan zehar erabili den informazioa eskuratzeko, bilaketa
bibliografiko sistematizatua burutu da datu-base ezberdinetan, PIO egitura eta osasun- zientzietako deskribatzaileak, MeSH, DeSH eta hitz-gakoak erabiliz.
Plangintza: programa honetan helburu pedagogiko eta programatutako jarduera batzuk
planteatu dira, hezkuntza-edukiekin, estrategia metodologikoekin eta antolamendu, material eta giza baliabideekin, helburuak lortu nahian. Gainera, programaren egiturari, prozesuari eta emaitzei dagozkien ebaluazio-tresnak ere planifikatu dira.
Ekarpen pertsonala: ezjakintasuna eta prestakuntzarik eza dira anbliopiaren
intzidentziak gora egiteko arrazoi nagusienetariko bat. Horregatik, osasun programak
eskaintzea egokia da intzidentzia txikiago batera iristeko. Gainera, modalitate hau
lantzeak pedagogiaren eta hezkuntzaren munduan murgiltzeko aukera ona izan da
niretzat, Osasun Heziketako programa baten atalak prestatzeko trebetasunak eskuratuz, justifikaziotik hasi eta ebaluaziora arte, helburuen formulaziotik edo teknika
pedagogikoen planteamendutik igaroz.