Show simple item record

dc.contributor.advisorPérez Urzelai, Itxaro ORCID
dc.contributor.authorBaro Babiano, Maialen
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2023-06-22T16:05:42Z
dc.date.available2023-06-22T16:05:42Z
dc.date.issued2023-06-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61545
dc.description.abstractIkusmen-funtzioa ez burutzeak edo murrizteak minusbaliotasun larria dakar, eta horrek zailtasun handiak eragin ditzake pertsonen ikasteko gaitasunean eta harreman sozialean. Ikusmen-garapen normal baterako, beharrezkoa da garunak irudi fokalizatuak eta argiak jasotzea, baina erretinako irudia begietako batean distortsionatuta badago, garuneko irudi kortikala desberdina izango da, eta, beraz, garunak irudi ez hain argia ezabatuko du, begi horretan anbliopia sortuz. Anbliopia haurtzaroan ikusmen txarraren kausa ohikoena da, eta detekzio goiztiarra funtsezkoa da; izan ere, anbliopia oharkabean pasatzen bada edo bizitzako lehen sei urteak igaro ondoren tratatzen ez badute, anbliope den begiko ikusmena ezin berrezartzea gerta liteke. Osasun publikoko arazo garrantzitsua da, izan ere, anbliopiaren prebalentzia urteak igaro ahala, geroz eta altuagoa da. Beraz, beharrezkoa da honen detekzio goiztiarra betetzea, eta erizaintzak funtzio garrantzitsua du hemen, detekzioan asko lagun baitezake. Helburua: Gipuzkoako erizainak osasun heziketaren bidez haurretan anbliopia antzemateko eta zuzentzeko gai izatea. Metodologia: proiektuan zehar erabili den informazioa eskuratzeko, bilaketa bibliografiko sistematizatua burutu da datu-base ezberdinetan, PIO egitura eta osasun- zientzietako deskribatzaileak, MeSH, DeSH eta hitz-gakoak erabiliz. Plangintza: programa honetan helburu pedagogiko eta programatutako jarduera batzuk planteatu dira, hezkuntza-edukiekin, estrategia metodologikoekin eta antolamendu, material eta giza baliabideekin, helburuak lortu nahian. Gainera, programaren egiturari, prozesuari eta emaitzei dagozkien ebaluazio-tresnak ere planifikatu dira. Ekarpen pertsonala: ezjakintasuna eta prestakuntzarik eza dira anbliopiaren intzidentziak gora egiteko arrazoi nagusienetariko bat. Horregatik, osasun programak eskaintzea egokia da intzidentzia txikiago batera iristeko. Gainera, modalitate hau lantzeak pedagogiaren eta hezkuntzaren munduan murgiltzeko aukera ona izan da niretzat, Osasun Heziketako programa baten atalak prestatzeko trebetasunak eskuratuz, justifikaziotik hasi eta ebaluaziora arte, helburuen formulaziotik edo teknika pedagogikoen planteamendutik igaroz.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectanbliopiaes_ES
dc.subjectikusmen-nahasmendua
dc.subjecterizain zainketak
dc.subjectprebentzioa
dc.subjectkontrola
dc.subjectheziketa.
dc.titleHaurretan anbliopia antzematearen eta zuzentzearen inguruko osasun heziketa programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-27T11:29:06Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister129611-831178-08
dc.identifier.gaurassign146861-831178


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record