Be There, Take the Floor, Say Something: Bertsolaritza Schools, Agency, and Language Use.
World Improvised Verse Singing :79-209 (2017)
Abstract
Bertsotan aritzeko gorputza erdigunean jarri behar da, besteen aurrean, eta kantatu, norbere ahotsez zerbait esan. Diskurtsoak jendaurrean inprobisatzeak norbere agentzia mobilizatzen du. Ipar Euskal Herriko testuinguruan, euskara proaktiboki erabiltzeak ere egituraren eta norbanakoaren arteko tentsioak azaleratzen ditu. Artikulu honetan, Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako parte-hartzaileei eginiko elkarrizketak oinarri, bertso-eskolan garatutako agentziaren eta testuinguru ez bereziki erosoan euskara erabiltzearen arteko loturak egingo dira, proposatuz bertso-eskolan bertsotan trebatuz garatzen den agentzia mobilizatzen dutela bertso-eskolako partaideek haien hizkuntza hautuak egiterakoan ere.