Industria-kooperatiba eredua ezbaian: Fagor etxetresnak kooperatibaren porrota
Ver/
Fecha
2014-12-30Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (21):82-101(2014)
Resumen
Fagor Etxetresnak euskal kooperatibaren gainbehera dugu aztergai. Munduko
industria-kooperatibarik handienetako bat zen Fagor. Duela 50 urte baino gehiago
fundatu zuten, eta funtsezkoa izan zen gerora Mondragon Korporazioa eratu zuten
kooperatibak sortzeko. Azken hamarkadatan, Fagor tokiko kooperatiba biziki hazi zen
nazioartean, eta etxetresnen merkatuko korporazio multinazional bilakatu zen. Merkatu kontzentratu eta gero eta globalagoan, 2007an, hamaika mila langile inguru zituen Fagorrek, sei herrialdetako hemezortzi fabrikatan banatuta. Geroago, ordea, kanpo- eta barne-faktoreen ondorioz, bere krisialdirik larrienari aurre egin behar izan zion, eta, azkenean, 2013an, Fagorrek porrot egin zuen. Kontuan izanik Fagor munduko kooperatiba nagusienetako bat zela, porrotak beste auzi orokor bat jarri du ezbaian:langile-kooperatiben ideragarritasuna. Horregatik, garrantzi handikoa da Fagorren gainbeheraren historia eta arrazoiak aztertzea.