Kazetaritza elektroniko multimedia
View/ Open
Date
2000Author
Díaz Noci, Javier
Meso Ayerdi, Koldobika
Metadata
Show full item recordAbstract
Komunikabide elektronikoak, multimedia eta elkarreragileak, errealitate bihurtu dira duela zenbait urte. 1993-1994tik orain arte milaka komunikabide,aldizkari, irrati edo telebisten bertsio birtual asko eta, era berean,zibergunerako berariaz pentsatutako informazio-bide berriak Internet sarean atzitu ahal dira. Bizitza laburra badu ere, kazetaritza elektronikoak komunikabide berriez hitz egitea ahalbidetzen duten joera batzuk agertu ditu dagoeneko. Modulu honen bitartez komunikabide elektronikok garatzen ari diren ezaugarrien eta kazetaritza elektronikoari aplikatu ahal zaizkion eta aplikatzen zaizkion ikerketa-eremu akademikoen berri jakinarazi nahi da soil-soilik; horrez gainera, erreferentzia bibliografiko batzuk (bai fisikoak, liburu eta artikulu inprimatuak, bai birtualak, helbide elektronikoak, informazioa aurkitzeko) emango dira, gaia interesatzen
zaienei laguntzeko asmoarekin. Azken batean, ziberguneko kazetaritzaren barrura sartzeko balio digun “aferaren egoera” hutsaz ari gara.