Show simple item record

dc.contributor.advisorIrazusta Astiazaran, Jon ORCID
dc.contributor.advisorSubirán Ciudad, Nerea ORCID
dc.contributor.authorEstomba Iturriza, Haizea
dc.contributor.otherFisiología;;Fisiologiaes
dc.date.accessioned2016-04-20T12:28:24Z
dc.date.available2016-04-20T12:28:24Z
dc.date.issued2016-01-14
dc.date.submitted2016-01-14
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/17940
dc.description258 p.es
dc.description.abstractHainbat ikerketen arabera barne-peptido opioideak arren zelula mota ezberdinetan aurkitzen dira. Honek, sistema opioideak funtzio testikularraren erregulazioan parte hartzen duela adierazten du. Espermatogenesian sistema opioideak betetzen duen funtzioa ezezaguna da, izan ere, hiru opioide-hartzaile nagusiak, ¿ opioide-hartzailea (MOR), ¿ opioide-hartzailea (DOR) eta ¿ opioide-hartzailea (KOR), soilik arratoien testikuluetako Sertoli zeluletan eta giza espermatozoideetan deskribatu dira orain arte. Espermatozoideak transkribapen eta itzulpen mailan jarduerarik gabeko zelulak direla jakinik, opioide-hartzaile hauek espermatogenesian zehar adierazten direla pentsatzera eraman gintuen. Hau dela eta, gure lehen helburua MOR, DOR eta KOR sagu zein gizonezkoen hozi-zeluletan deskribatzea eta kokatzea izan zen. Bestalde, bigarren helburu gisa, hiru opioide-hartzaileek espermatogenesian zehar duten funtzionaltasuna zehaztu nahi izan zen. Opioide-hartzaileen gene zein proteinen adierazpenak qRT-PCR, western blot eta fluxuzko zitometriaz deskribatu ziren. Honetaz gain, immunofluoreszentzia bidez giza zein sagu laginen hozi-zeluletan opioide-hartzaileak kokatu ziren. Funtzionaltasunari dagokionez, hiru opioide-hartzaileek saguen ziklo espermatogenikoan efektu modulatzailea dutela ondorioztatu zen. Izan ere, MOR, DOR eta KOR-en aktibazioak nagusiki fase meiotikoan dauden espermatozitoengan eragiten dutela ikusi da konplexu sinaptonemaleko proteinen erregulazioa modulatuz. Gainera, hiru opioide-hartzaileen aktibazioak inkubaketa-denboraren menpeko ziklinen erregulazioan aldaketak sortzeko eta zelulen meiosiranzko sarrera kontrolatzeko gaitasuna dutela, ere, behatu da. Emaitza hauek guztiek opioide-hartzaileek espermatogenesian duten funtzioa ulertzen laguntzeaz gain, sistema opioideak ugalkortasunean duen ekarpena ulertzen lagun dezake.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses
dc.subjectreproduction physiologyes
dc.subjectfisiología reproductivaes
dc.titlem, s eta k opioide-hartzaileen deskribapena, kokapena eta funtzionaltasuna hozi-zelula maskulinoetanes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises
dc.rights.holder(c)2016 HAIZEA ESTOMBA ITURRIZA
dc.identifier.studentID262776es
dc.identifier.projectID14779es
dc.departamentoesFisiologíaes_ES
dc.departamentoeuFisiologiaes_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record