Burmuineko infragorri hurbileko espektroskopia seinaleetan oinarritutako bihotz-maiztasuna eta arnasketa-maiztasuna neurtzeko algoritmoak
View/ Open
Date
2016-12-21Author
Peralta Artetxe, Goiuri
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honen muina, burmuineko oxigenazio maila neurtzen duen NIRS (Near Infrared Spectroscopy) teknika ez-inbaditzailearen egokitasuna frogatzea da, pazientearen bihotz eta arnasketa maiztasunak estimatzerako orduan.
Larrialdi egoeretan, pazientearen oxigenazioaren monitorizazioa beharrezkoa denean, gaur eguneko teknika erabiliena pultsu oximetria da, oxigenazio maila atzamarrean neurtzen duena PPG (Photoplethysmogram) seinalearen bitartez. Teknika hau ordea, ez da guztiz eraginkorra pazienteak egoera hemodinamiko konprometitua duenean, izan ere, sistema kardiobaskularrak biziraupenerako ezinbestekoak diren organoei ematen die lehentasuna, hau da, burmuin eta bihotzari, eta pultsu oximetriak ez du funtsezkoak diren bi organo horietan oxigenazio maila neurtzen. Azken urteotan, PPG sistemaren gabeziak osatzeko eta beraz, bai garuneko eta baita bihotzeko oxigenazio maila egokia dela egiaztatzeko, NIRS teknika medikuntza esparru askotan aplikatzen ari da, kirurgia kardiobasularraren monitorizazioan esaterako.
NIRS teknikaren bidez burmuineko oxigenazioaz gain pazientearen beste hainbat parametro fisiologikoren neurketa posible izango balitz, arnasketa eta bihotz maiztasunak adibidez, aurrerapauso handia izango litzateke bihotz-biriketako berpiztearen arloan. NIRS seinalea bizi-konstante hauek estimatzeko seinale baliogarria dela egiaztatzea du helburu proiektu honek.
Hori lortzeko, hainbat azpi-helburu bete beharko dira. Hasteko, pazientearen seinale fisiologikoak biltegiratzen dituen datu baseko bularreko inpedantzia eta EKG seinaleen markaketa gauzatuko da, ondoren hainbat algoritmotan aplikatuak izateko. Diseinatuko diren algoritmoak hiru zatitan banandu daitezke. Alde batetik, oxyhemoglobina seinalearen pikoen detekzioa gauzatzen duen algoritmoa garatuko da. Bestetik, hortik abiatuz eta beste hainbat