Argudiozko testu genero baten azterketa eta esperimentazio didaktikoa
Fecha
2017-07-04Autor
Ibarra Atuxa, Maite Jaione
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Tesi hau hizkuntzaren didaktika arloan kokatzen da eta Genevako eredua jarraitzen duen sekuentzia didaktiko baten esperiementazioan datza, zuzendariari gutunak testu-generoa lantzen duena, hain zuzen ere. Zentzu honetan lan honek bi ekarpen nagusi egiten ditu: alde batetik, aipatutako tresna didaktiko horren fidagarritasuna eta eraginkortasuna frogatzen ditu, kasu honetan, irakasle-gaiak diren subjetuen artean; eta, beste alde batetik, zuzendariari gutunak generoaren ezaugarritze zehatza eskaintzen du, argudiozko testuak irakasteko ikas-edukiak identifikatuz. Gaur egun hizkuntzaren didaktikak ikuspegi komunikatibo eta diskurtsiboan oinarritutako proposamen didaktikoak eskatzen ditu, testua irakas-unitate moduan hartuta. Tesi honek Bronckarten ikuspegi sozio-diskurtsiboan oinarrituta, hizkuntza-gelan egin beharreko lanari ekarpen zehatza egiten dio.