Sagar barietatearen eta polifenolen eragina Euskal Herriko sagardoaren ezaugarrietan
Fecha
2017-04-11Autor
Zuriarrain Ocio, Andoni
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Bertako sagarrak erabilita, sagar barietate bakarreko sagardoak egin dira, hiru kanpainetan zehar: 2012, 2013 eta 2014ko kanpainetan, hain zuzen ere. Sagar mota bakoitzak ematen duen sagardoa aztertzeko, muztioetatik abiatuta, hainbat parametro fisikokimiko neurtu dira. Honekin batera, muztio bakoitzaren profil polifenolikoa neurtua da, eta honen bilakaera jarraitu da hartziduran zehar. Horrela, polifenol bakoitzaren eragina honako parametro hauetan determinatu da: indar antioxidatzaile totala, iluntzea, proteinekin hauspeatzeko gaitasuna, uhertasuna eta erredox potentziala.