J. Sarrionandiaren ipuingintza: zuhaitz erromesa
Abstract
Narrazioak ipuin liburua “Estazioko begiradak” ipuinarekin zabaltzen da. Lehen liburuko lehen ipuina. Harrera Teoriako edozein eskuliburuk adieraziko luke kontu handiz irakurri behar ditugula liburuen hasierak, eta, ipuinez ari bagara, ipuin bakoitzaren hasiera. Ikuspegi zabalaz hartu du lana egileak, eta, une horretan jakin ez badaki ere, Narrazioak liburua argitaratu zen 1983 urtetik, oraingoz azkena den Ifar aldeko orduak agertu zen 1990 arte, zazpi urtetan zabaldu den lanaren hasiera da “Estazioko begiradak” ipuin hau. Hasiera horrek ez du irakurketa liburu baten eremuan gidatzen, ezta ipuin baten alorrean ere; bilduma oso baten eremuan gaude, luze joko duen lan baten hasieran...