Hezkuntza Euskal Herrian aztergai: hurbilketa soziologikoa
Abstract
Gure errealitate hurbilaren azterketa abiapuntu hartuta, gaur egun hezkuntzaren Soziologian eztabaidagai diren arazo garrantzitsuak aztertzen dira liburu honetan: eskola curriculuma, balioen heziketa, teknologia berrien erabilera eskolan, unibertsitate irakasleen zereginak, hezkuntza zibikoa eta emakumeen jarduna hezkuntza orokortuan. Gaien alderdi unibertsala eta alderdi partikularra uztartzeko ahalegina aurkituko du irakurleak atal bakoitzean.