Show simple item record

dc.contributor.advisorSimón Magro, Edurne ORCID
dc.contributor.advisorChurruca Ortega, Itziar ORCID
dc.contributor.authorLarrechi Lamelas, Idoia ORCID
dc.date.accessioned2019-09-05T07:57:36Z
dc.date.available2019-09-05T07:57:36Z
dc.date.issued2019-07-15
dc.date.submitted2019-07-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/35188
dc.description312 p.es_ES
dc.description.abstractGaixotasun zeliakoa (GZa) oinarri immunologikoa duen patologia bat da, glutena hartzeak sortzen duena genetikoki joera duten pertsonetan. Glutena prolaminen taldeko proteina da, zenbait zerealen hazietan dagoena. Datuen arabera, munduan zeliakiaren prebalentzia %1-2 da eta gaur egun, GZri aurre egiteko dagoen tratamendu bakarra bizitza osoan glutenik gabeko dieta (GGD) zorrotza egitea da. Halere dieta orekatuaren gomendioak betetzea eragozten du, izan ere, glutena zerealen osagaia da, dietako funtsezko elikagai taldea dena, dieta osasungarriaren oinarria hain zuzen ere. Halaber, glutendun homologoak ordezkatzeko, zerealen taldeko GGP espezifikoak sortu dira baina azken hauek ez dira nutrizionalki glutendunekin konparagarriak.Lan honen helburuak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) populazio zeliakoaren nutrizio-egoera eta elikadura ohiturak aztertzea eta GGPen nutrizio-osaera aztertzea eta horiek GGDn duten eraginaebaluatzea izan dira.Oro har, pertsona zeliakoek jarraitzen duten GGD desorekatua da, bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere. Dietaren akats gehienak populazio orokorrean ere gertatzen dira, gizarte osoaren ohituraezegokiak arazoen abiapuntu izanik. Desorekak, hein batean gutxienez, GGPen ahorakin altuari leporatu dakizkieke, GGDren zenbait ezaugarri, gehiegizko lipido-kontsumoa eta horien profil-ezegokia batez ere, desorekak areagotzen baitituzte. Hortaz, egoerari aurre egiteko aholku dietetiko espezifiko eraginkorra ematea gomendatzen da.Tradizionalki gluten eza ziurtatzea izan da elikadura industriaren kezka. Egun, GGPen osagaiak seguruagoak izanik, industria produktuon nutrizio-kalitateari ere erreparatzen hasi zaio. Zenbait elikagai eta nutrienteetan hobekuntza esanguratsuak lortu diren arren, erronka honi eustea ezinbestekoa da detektatutako nutrizio-beharrak asetzeko. Gainera, lan hori guztia gizarteratzen ahalegina egin behar da, elikagaien etiketetako informazioa osatuz, adibidez.Amaitzeko aipagarri da egungo dietak baloratzeko eta diseinatzeko tresnak ez direla erabilgarriak zeliakoentzat; izan ere, hauen oinarri diren elikagaien datu-baseek ez baitituzte zeliakoentzat espezifikoak diren GGPen informazio nutrizionala biltzen. Beraz, zeliakoen ongizatea, bizi-kalitatea eta osasuna elikaduraren menpe daudenez zuzenean, populazio honentzako tresna zuzenak garatu dira jarraibide dietetiko espezifikoak eman eta dieta zehatzagoak diseinatu ahal izateko.es_ES
dc.language.isoenges_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectfood deficiencieses_ES
dc.subjectnutrientses_ES
dc.subjectnutrient valueses_ES
dc.subjectcarencias alimentariases_ES
dc.subjectsustancias nutritivases_ES
dc.subjectvalores nutricionaleses_ES
dc.titleGluten gabeko dieta: Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona zeliakoen dieta ohiturakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c)2019 IDOIA LARRECHI LAMELAS
dc.identifier.studentID324139es_ES
dc.identifier.projectID20000es_ES
dc.departamentoesFarmacia y ciencias de los alimentoses_ES
dc.departamentoeuFarmazia eta elikagaien zientziakes_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record