Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcía Alonso, Oihana ORCID
dc.contributor.advisorZurbano Irizar, Mikel
dc.contributor.authorBarinaga-Rementeria Zabaleta, Itziar ORCID
dc.date.accessioned2019-10-22T07:36:43Z
dc.date.available2019-10-22T07:36:43Z
dc.date.issued2018-04-27
dc.date.submitted2018-04-27
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/36085
dc.description479 p.es_ES
dc.description.abstractLanda eremuek azken hamarkadetan aldaketa sakonak bizi izan dituzte. Nekazaritza sektorearen eraldaketak eta eredu tradizionalaren gainbeherak eragina izan du paisaian, landa eremuetako bioaniztasunean, mendeetan zehar garatutako landa-inguruetako kulturan eta beste hainbat arlotan. Tesi honen helburu nagusia landa garapen plangintza iraunkorren oinarrizko ezaugarriak definitu eta horietara egokitutako ebaluazio metodologia bat proposatzea da. Horretarako, lehenengo, landa garapen eredu iraunkorren ezaugarri nagusiak aztertu behar dira, eta horietara egokitutako ebaluazio metodoen oinarrizko baldintzak zehaztu.Landu den hipotesi nagusia Irizpide Anitzeko Ebaluazio Soziala (IAES) landa garapen plangintza iraunkorrak definitu eta ebaluatzeko beharrezko diren ezaugarrietara egokitzen den metodo bat dela da. Hipotesi nagusi hori bi azpi-hipotesitan oinarritzen da. Batetik, landa garapen eredu iraunkorrak landa eremuen eta nekazaritzaren funtzio aniztasunean oinarritutako ereduak direla da. Hortaz, landa garapen plangintza iraunkorrak ebaluatzeko dimentsio eta balio anitz jasotzeko gai diren metodoak landu behar dira. Bestetik, landa garapen eredu iraunkorrak lortzeko tokiko gobernantza egitura parte hartzaileak dira egokiak, eta hortaz, landa garapen plangintzei buruzko erabakiak tokiko eragile sozialekin elkarlanean landu behar dira.IAES Irizpide Anitzeko metodoen familiakoa da, eta irizpide eta alternatibei buruzko erabakiak, tokiko eragileekin elkarlanean hartzen direla da bere ezaugarrietako bat. Arazo sozio-ekonomiko konplexuetarako diseinatutako ebaluazio metodo bat da, iraunkortasunak eskatzen duen askotariko balio eta dimentsioetako aspektuak lantzeko gai dena eta tokiko eragileen ikuspegi anitzak jasotzen dituena. Iraunkortasunarekin erlazionatutako hainbat esparrutan aplikatu izan da, baina landa eremu bateko garapen plangintza integralak definitu eta baloratzeko erabiltzen den lehen aldia da. Lan honetan Mutrikuko (Gipuzkoa) landa eremuan aplikatu da, garapen eredu posibleak definitu eta ebaluatu dira eta egokienak izan daitezkeenak azaleratu.Tesiaren helburuak lortzeko, iraunkortasuna eta garapen iraunkorra landu dira lehenengo kapituluetan, baita Europan eragin nabarmena izan duen Nekazaritza Politika Bateratua ere. Ondoren, funtzio aniztasunak landa garapen iraunkorrerako eskaintzen duen markoa aztertu da. Bestetik, landa garapen eredu iraunkorren lorpenerako gobernantza egitura egokiak lortzea ere oinarrizko beste aspektua dela aztertu da. Lan enpirikoa jasotzen duen atalean, metodologia azaldu ondoren, Mutrikuko landa eremuan aplikatu da, bertarako garapen alternatibak definitu eta baloratuz. Azken kapituluan ikerlan osotik jasotako ondorioak azaldu dira. Hipotesi nagusia kontrastatu da, hau da, IAES landa garapen plangintza iraunkorrak definitu eta ebaluatzeko beharrezko diren ezaugarrietara egokitzen den metodo bat dela. Bi azpi-hipotesiak ere kontrastatu dira, landa garapen plangintzak iraunkortasunetik definitu eta ebaluatzeko, nekazaritza eta landa eremuen funtzio aniztasunean oinarritutako metodo parte hartzaileen egokitasuna azaleratuz. Lanean zehar lortutako beste ondorio eta hausnarketa nagusiak ere azaltzen dira, bai ondorio orokorrak baita kasu ikerketatik lortutakoak ere azken kapitulua amaitzeko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjecteconomic development studieses_ES
dc.subjectestudios de desarrollo económicoes_ES
dc.titleEuskal autonomía erkidegoko landa eremuen garapena irizpide anitzeko ebaluazioaren bidez. Mutrikuko landa eremura aplikatutako analisiaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c)2018 ITZIAR BARINAGA-REMENTERIA ZABALETA
dc.identifier.studentID49381es_ES
dc.identifier.projectID19677es_ES
dc.departamentoesEconomía aplicada Ies_ES
dc.departamentoeuEkonomia aplikatua Ies_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record