Show simple item record

dc.contributor.authorBadiola Kortabitarte, Ainara ORCID
dc.contributor.authorPereda Suberbiola, Xabier
dc.contributor.authorMurelaga Bereicua, Javier
dc.contributor.authorAstibia Ayerra, Humberto ORCID
dc.date.accessioned2020-01-17T17:09:38Z
dc.date.available2020-01-17T17:09:38Z
dc.date.issued2000
dc.identifier.citationEkaia 12 : 23-36 (2000)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38656
dc.description.abstractLaño (Trebiñoko konterria) Europako Kretazeo bukaerako omodun fosilen aztarnategi aberatsenetarikoa da, bertan agertutako 40 ornodun fosil lehortarrek eta 36 ornodun-espezie itsastarrek erakutsi bezala. Fosil hauek, sistema flubio-deltaikotik (Goi Campaniarra-Behe Maastrichtiarra) kostaldeko plataformaranzko (Goi Maastrichtiarra) jarraiera islatzen duten bi geruza estratigrafikotan banatuta daude. Horietan, guztira. 13 ornodun-espezie berri deskribatu dira. Ornodun lehortarrei dagokienez, suge espezie bi, hiru dortoka, krokodilo bi, dinosauru bat eta ugaztun bat behatu dira, eta, fauna itsastarraren artean, aldiz, lau arraia. Genero batzuk (Herensugea, Lirainosaurus eta Lainodon), gainera, Lañon bakarrik aurkitzen dira. Indusketa-kanpainei eta sedimentuaren bahe-berezien bidezko garbiketei esker, hainbat haginez eta hezur-zatiz osatutako bilduma dugu Arabako Natur Zientzien Museoan (Gasteiz). Datu tafonomikoen eta sedimentarioen arabera, Lañoko fosil-asoziazioak ibai-ubideetako ornodun asoziazio metakorren eredu tafonomikoari jarraitzen diola ikusi da, nolabait ubide-betegarrien eredurantz jotzen badu ere. Ingurune hau, gainera, kostaldeko delta batekin loturik zegoen haran flubial zabala zela interpretatu da. Asoziazio bitxi horretan, paleokomunitate ezberdinetatik etorritako fosilak agertzen dira: garraio minimo bat jasotako elementu urtar edo erdi-urtar paraauktoktonoak (krokodilo, dortoka, arrainak, anfibioak) eta lautada flubial horretatik etorritako elementu auloktonoak (dinosauruak, ugaztunak). Bestetik, Lañoko ornodun-taldeak, Provenza, Languedoc eta Iberiar Penintsulako fauna europarraren oso berdintsua da, eta, Asia edo Ipar Amerikako faunekin baino, Tethys itsasoaren ingurukoekin kidetasun gehiago dituzte. Hau azaltzeko, orduko Afrika eta kontinente europarraren arteko uharte-kateek migrazioak (truke faunistikoa) bidera zitzaketela pentsatu da. Informaziougari bildu den arren, oraindik Lañok, sekretu ugari gordetzen ditu barrenean.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleLañoko ornodun fosilak: Goi Kretazeorako denboran zeharreko bidaia
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2000, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record