Show simple item record

dc.contributor.authorAlberdi Celaya, Elisabete ORCID
dc.date.accessioned2020-01-17T18:19:47Z
dc.date.available2020-01-17T18:19:47Z
dc.date.issued2010
dc.identifier.citationEkaia 23 : 79-88 (2010)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38754
dc.description.abstractDimentsio bakarrean soka baten zeharkako bibrazioak deskribatzen dituen deribatu partzialetan emandako uhin-ekuazioa aztertu dugu. Soka muturretan tinko dagoela suposatu dugu eta hasierako posizioa eta abiadura ezagunak direla. Soka osatzen duten puntu guztien kokapena edozein aldiunetan jakitea da helburua. Aldagai-banaketa metodoa erabiliz Fourierren serie gisako soluzioaren adierazpen analitikoa lortzen da. Zehaztasuna da soluzio analitikoaren abantailetako bat, hala ere, soluzioa serie gisa (infinitu batugai) emanda egoteak emaitza formalki zehatz adierazten du baina, praktikan, esplizituki kalkulatu behar denean, kontuan hartu ez diren batugaiek eraginda errore bat egiten da. Emaitza analitiko zehatzak erakusten duen desabantailagatik, batugai guztiak hartzea posible egingo duen hurbilpenetara jo dugu. Lehenengo hurbilpenean, deribatu partzialetako ekuazioa dimentsio finituko bektore-espazio bateko funtzioez biderkatu eta sistema algebraiko batera iritsi gara. Bigarren hurbilpena sistema algebraikoan atera diren matrizeak diagonalizatzea izan da, errenkada bakoitzeko elementuak batu eta batura hori kokapen diagonalean jarriz. Hirugarren hurbilpena zenbakizko metodoez baliatuz ekuazio diferentzialaren emaitza pausoz pauso eraikitzea izan da. Honela, lortu da analitikoki infinitu batugairen bidez emandako sokako uhinaren mugimendu zehatza, kopuru finituan ditugun nodoen mugimendua deskribatzen duten batugai kopuru finitu baten bidez deskribatzea. Fenomeno honi superkonbergentzia deritzo.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHiru aldiz erratu eta zuzen bukatzearen magia
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2010, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record