HVDC: Energia elektrikoaren garraioa korronte zuzenaren bidez
Ekaia N. Extra : 11-23 (2017)
Abstract
Nahiz eta energia elektrikoaren garraio-sareak korronte alternoan lan egin, Tentsio altuko korronte zuzena (HVDC edo high-voltage direct current) korronte zuzeneko sistema alternatiba eraginkorra da oso distantzia luzeko eta potentzia handiko energia elektrikoaren garraiorako, itsasoan sortutako energia lurrera garraiatzeko eta beste hainbat aplikazio berezitarako. Etorkizuneko energia berriztagarrietan oinarritutako sistema elektrikoaren lagungarri handia eta ezinbestekoa izango da HVDC teknologia.