Hitzak sarean. Pello Salabururi esker onez
Abstract
Hona hemen, irakurle, Pello Salaburu maisu handiari eskaintzen diogun esker on liburua. Hamaika lan bildu ditugu, hainbat alorretakoak: euskararen lexikografia, terminologia, historia, gramatika, corpus ikerketa eta baita euskara eta gaztelaniaren prozesamenduari buruzkoak ere.
Askotarikoa izan baita, zalantza gabe, Salaburuk utzi digun uzta oparoa; hizkuntzalaritzan, euskararen fonologian, gramatikan, lexikografian aitzindari izan dugu, gramatika sortzailearen esparruan lehenik, gero corpus eta hiztegi digitalak sortuaz, gure hizkuntza hobeto ezagutzeko, zaintzeko eta erabiltzeko behar ditugun xxi. mendeko lanabesak eraikiaz eta gizartean zabalduaz.
Salabururen uzta ikerketaz eta akademiaz harago zabaltzen da, gure gizarteak ezagutu dituen hainbat erronkatara. Pello ez da inoiz uzkurtu gogoeta egin behar izan denean, bakegintzaren bideari dagokiola edo unibertsitatearen etorkizunari, beldur gabe agertu izan zaigu beti plazan, argi mintzatuaz, zuzen, hitzen kiribiletan sekula bere burua ezkutatu gabe.