Zuzendaritza artistikoaren katebegiak Dantza filman
Fecha
2019Autor
Iturbe Tolosa, Andoni
González Abrisqueta, María Angeles
del Castillo Aira, Itxaso
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
AusArt 7(1) : 211-228 (2019)
Resumen
Artikulu honen helburua Dantza (Telmo Esnal, 2018) filmaren azterketa egitea da zuzendaritza artistikoaren ikuspegitik. Zuzendaritza artistikoaren inguruan ez da asko argitaratu eta ikertu Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Profesional horien jarduera ere ez da oso ezaguna eta gutxitan hitz egin dute euren ogibidearen inguruan. Hori dela eta, Dantza filmaren alde plastikoa aztertu da, eta kontzeptu artistikoari, espazioaren eta koloreen erabilerari erreparatu zaio. Izan ere, filmaren prozesuak iraun dituen sei urteetan euskal iruditeria berri bat sortzeko ahalegina egin dela argudiatzen da. Metodologia kualitatiboa izango da, sakoneko elkarrizketetan oinarrituta eta analisi fimikoa burutu da. Ondoriei dagokienez, artisau-lan izugarria egin dela nabarmentzen da iruditeria berri hori sortze bidera, erreferentzia askotariko kontzeptu artistikoa duen film bat osatzeraino. Jose Antonio Urbeltzen sinbologien ingurujo oinarrietatik abiarazita, Koldobika Jauregik iruditeria sinboliko eta eskultoriko berritu eta eklektiko bat osatu du filman zehar eta Javi Agirre argazki-zuzendariak nortasun bisual propioa eman dio filmari.; The aim of this article is to analyze the movie Dantza from an art direction point of view.So far, only a very limited number of publications about art direction have been published overall. This article studies the visual and plastic effects, its artistic concept and the meaning of the natural and artistic spaces. So far, a new Basque imaginary has been constructed in this production, which took almost six years. The analysis uses the Qualitative methodology throught in-depth interviews and film analysis. In conclution, the artistic concept of a new Basque imaginary required a large number of references and some major craftwork. The art direction has required innotative approaches, such as the use of the symbolism, which has created by Koldobika Jauregi and inspired by previous work from anthropologist Jose Antonio Urbeltz. The cinematographer Javi Agirre created very poweful and visual shapes.