EAEko etxebizitza-kooperatibak: argi eta ilunak
View/ Open
Date
2007Author
Etxezarreta Etxarri, Aitziber
Etxezarreta Etxarri, Enekoitz
Metadata
Show full item record
Revista vasca de economía social = Gizarte ekonomiaren euskal aldizkaria (3) : 145-162 (2007)
Abstract
Etxebizitza-Kooperatiben inguruko lan honen helburua, sektorearen azterketa xehatu bat aurkeztea baino, etxebizitzen eskurapenean mekanismo sozial partehartzaileagoek izan dezaketen lekua azpimarratzea da: kasu honetan, etxebizitzakooperatiben sustapen bidezko formula, hain zuzen ere.Lehenik eta behin, errealitate hau marko teoriko orokorrago batean kokatu dugu, Ongizatearen Gizartea eratze bidean Gizarte Ekonomiako eragileek joka lezaketen paperaren inguruan jardun dugu. Bigarrenik, etxebizitza-kooperatiben ezaugarri orokorrak eta EAE-ko berezitasunak landu ditugu, arreta berezia finkatuz etxebizitza-kooperatibengan eragiten duten erregulazio-marko zein politika publiko ezberdinetan, eta horien artean sumatzen diren sinergia eta aurkakotasunetan. Ondorioentzako azken atal batean, autoreon iritziz eztabaidagai edo airean geratzen diren zenbait gai plazaratu ditugu.