Etxebizitzarako eskubidea
View/ Open
Date
2018Author
Etxezarreta Etxarri, Aitziber
Metadata
Show full item record
Revista vasca de economía social = Gizarte ekonomiaren euskal aldizkaria (15) : 241-257 (2018)
Abstract
Etxebizitza, ondasun berezia eta konplexua da inondik ere. Ondasun ekonomikoa izateaz gain, (kontsumo eta inbertsio ondasuna, alegia) edozein gizabanakorentzat oinarri-oinarrizko beharrizana da, edozein gizabanako eta familiaren bizitza garatzeko ezinbesteko baldintza. Etxebizitza, gainera, oinarrizko eskubidea ere bada nonnahi, giza-eskubidea eta eskubide soziala da aldi berean han hemengo arautegi eta legedietan.Bestalde, etxebizitza, puzzle zabalago eta konplexuago bateko pieza da, gure herri eta hiriak osatzen dituen osagai nagusietakoa izaki. Ez dago etxebizitzarik hiririk gabe, ezta hiririk etxebizitzarik gabe (Muxi, Z, 2012: 151). Hain zuzen ere, gure inguruko etxebizitza sarea, hainbat faktorerekin hertsiki lotua dago: gure eredu ekonomikoaren bilakaera, lurralde antolamenduarena eta botere publikoek aurrera eramandako politikena, besteak beste.Horren guztiaren ondorioz, etxebizitza eskubidea, beste eskubide sozial asko bete daitezen aurrebaldintza gisa ulertu beharra dago (osasuna, hezkuntza, eta abar). Eta era berezian hiriarekiko eskubidea, munduko biztanleriaren portzentaje hazkor bat hirietan bizi baita. Hirien antolamendua eta espazioa ez dira neutroak, eta ingurugiro ardatzetik, zein klabe sozialetik eta generotik ondo aztertu beharreko arloak dira.; Housing is a special, yet complex, commodity. Apart from being an economic good (i.e. a consumer and capital good), it is also a basic need for any person, and is an essential condition to be able to develop any person or family's life. Housing is also a fundamental right everywhere; it is both a human right and a social right embedded in the rules and laws of many places.Furthermore, housing is a piece of a much broader and more complex puzzle, as it is one of the main elements that make up our towns and cities. There is no housing without a city, no city without housing (Muxi, Z, 2012: 151). In fact, the network of housing that surrounds us is closely linked to a number of factors: the evolution of our economic model, developments in spatial planning and the policies carried out by public authorities, among others.For all these reasons, the right to housing must be understood as an essential prior condition to ensure many other social rights are respected (health, education, etc.). In particular, the right to the city must be respected, as a growing percentage of the global population now live in cities. City planning and space are not neutral, and they represent areas to be carefully studied both from an environmental perspective and from social and gender viewpoints.