Show simple item record

dc.contributor.advisorPrieto Sobrino, Ailette
dc.contributor.advisorVallejo Ruiz, Asier
dc.contributor.authorRos Ibarretxe, Oihana
dc.date.accessioned2021-05-04T11:53:03Z
dc.date.available2021-05-04T11:53:03Z
dc.date.issued2016-07-22
dc.date.submitted2016-07-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/51303
dc.description297 p.es_ES
dc.description.abstractEzaguna da ingurumeneko uretan konposatu endokrinoak (EDC) aurkitzen direla nahiz eta oso kontzentrazio baxuetan (ng/L mailan) egon. Araztegien (WWTP) irteera korronteak izan ohi dira konposatu hauen iturririk nagusienetako bat, araztegiek erabiltzen dituzten mekanismoak ez baitira gai EDCen eliminazio osoa burutzeko. EDC konposatuak ingurumeneko uretan bizi diren arrainen sistema endokrinoan hainbat aldaketa sortzeko gai dira, nahiz eta aipaturiko kontzentrazio baxuetan izan. Aldaketa hauen artean, malformazioak, populazioen aldaketak edo intersexualitatea dira nabarmenenak. Tesi lan honetan bi izan dira proposatu diren erronka nagusienak. Alde batetik, EDC desberdinen (Alkil fenolak (AP), bisfenol-A (BPA), estrogenoak, musk fragantziak, ftalato esterrak (PE) eta pestizidak) analisirako teknika sentikorren, sendoen, doien eta zehatzen garapena burutu da ur laginetan (araztegiko irteerako urak eta estuariokoak) eta arrainen atal desberdinetan (burmuina, gibela, plasma, behazuna eta muskulua). Teknika hauen garapenean metodo klasikoak, fase solidoko erauzketa (SPE) adibidez, edo ingurugiroarekiko errespetagarriagoak diren teknikak, polietersulfonaren (PES) bidezko mikroerauzketa edo fase solidoko erauzketa solido-likidoa (FUSLE), erabili dira. Erabilitako metodo hauek, interesezko konposatuak erauzteaz gain, hainbat interferentzia erauzten dituzte eta analisi kromatografikoaren aurretik garbiketa urrats bat beharrezkoa izaten da. Zentzu honetan, ohiko SPE teknikaz gain, fase solidoko erauzketa dispertsoan (dSPE) oinarritutako garbiketa urratsak garatu dira arrainen atal desberdinetarako. Teknika honek, ohiko SPEak baino fase polimeriko gutxiago erabiltzez gain, disolbatzaile organikoen bolumen txikiagoak behar ditu, ingurumenarekiko errespetagarriagoa izanez. Tesi honen bigarren helburua, garaturiko metodologia guztiak euskal kostalde osoan zehar eta kontrolpeko esperimentuetan erabiltzea izan da arrainek konposatuak metatzeko duten joera aztertzeko. Helburu horiek burutzeko, euskal kostaldean zehar (Santurtzin, Gernikan, Ondarroan, Deban eta Pasaian) jasotako lazunen (Chelon labrosus) behazuna aztertu zen APak, BPA, estrogenoak, musk fragantziak, pestizidak eta PEak determinatzeko. Azkeneko bi familia hauen kasuan, hainbat metabolito ere determinatu ziren. Arrainak arrantzatu ziren egun berdinean ur laginak jaso ziren, arrainek konposatuak metatzeko duten gaitasuna ikusteko asmoz. Ingurumenean jasotako arrainetan zaila izaten da hainbat faktore kontrolpean izatea, arrainen homogeneotasuna adibidez. Arazo horri aurre egiteko, laborategiko esperimentuak burutu daitezke ahalik eta faktorerik gehienak kontrolpean izateko. Lan honetan bi izan dira laborategian burutu diren esposizio esperimentuak. Lehenengoan, heldugabeko lazunak araztegiko irteera korronteetan jasotako uretara esposatuak izan ziren behazunean zeuden EDCak determinatzeko. Bigarren esperimentuan aldiz, estrogenoen, APen eta BPAren kontzentrazio ezaguna (150 ng/L) zuen ontzian lupiak (dicentrarchus labrax) 10 egunez mantendu ziren EDCen metaketa egunetan zehar, eta atal desberdinetan (behazuna, plasma, gibela, muskulua eta burmuina) ikusteko asmoz.es_ES
dc.language.isoenges_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectchromatographic analysises_ES
dc.subjectanálisis cromatográficoes_ES
dc.titleMetodo analitikoen garapena disruptore endokrinoen biokontzentrazioa arrainetan determinatzekoes_ES
dc.title.alternativeDevelopment of analytical methods to estimate the bioconcentration of different endocrine disrupting compounds in fishes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c)2016 OIHANA ROS IBARRETXE
dc.identifier.studentID350049es_ES
dc.identifier.projectID14380es_ES
dc.departamentoesQuímica analíticaes_ES
dc.departamentoeuKimika analitikoaes_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record