Irakasleen arteko harreman pedagogikoak eskola testuinguruan: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoikastegi baten kasu analisia
View/ Open
Date
2021-04-15Author
Amenabarro Iraola, Estibaliz
Metadata
Show full item recordAbstract
Kasu azterketa honen bitartez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastegi batekoirakasleen arteko harreman pedagogikoak aztertu ditugu. 15 irakaslerekin osatu dakontakizuna. Irakasleen arteko harremanek izaera konplexua eta askotarikoa dute, haiennolakotasuna eta garapenak eskolako gainerako (antolakuntza) prozesu guztiei eragitendie, batez ere berrikuntza eta eskola aldaketari eraginez. Lan honek ikuspegikualitatiboa du, izaera etnografikoa. Elkarrizketa eta irudi-marrazkien elizitazioarenbidez burutu da datuen bilketa zein analisia. Emaitzei dagokienean, hezkuntza harremansare oso konplexu eta poliedrikoez osatzen den egitate bat dela nabarmendu behar da.Harreman horiek zaindu eta modu positiboan elikatzen badira, eskola egitasmoanaukera berriak suertatu daitezke, honek bestea, lankidea ulertzeko et bereganagerturatzeko modu berriak eskatzen ditu. Harreman desegokiekin erresistentzia etagatazken arriskua areagotzen da eta horrek aldi berean galga efektua eragin dezakeeskola berritzeko, aldatzeko eta azken batean ikasteko garaian. Ikerketa hau,esanguratsua bada ere, aztertu dugun errealitate hurbilari zuzendua dago, etorkizunaribegira ikerketa lerro interesgarria eta aldi berean beharrezkoa delakoan gaude.